Kornelio Nepote

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kornelio Nepote [1](c. K. a. 100 - c. K. a. 25) latinezko idazle erromatar bat izan zen. Gallia Cisalpina delakoan jaioa, historia eta biografia generoak landu zituen batik bat. Bere idazlanen ezaugarri nagusia argitasuna da. Aitzitik, bere lanetan originaltasun, kritika eta zorroztasun eza egotzi izan zaizkio, beste egile batzuen lanak erabili baitzituen bere historia eta biografia kontakizunak osatzeko. Katuloren lagun mina izan zen eta Zizeronekin gainera gutun bidezko harremana izan zuen.

Lanak[aldatu]

  • Chronica, historia unibertsal bat hiru liburukietan, gaur galdurik. Lan hau aipatuz eskaini zizkion Katulok olerki bilduma bat, ironiaz dirudienez, Chronica lan zorrotza eta ikasia zela aipatuz.
  • De viris illustribus, gutxienez 16 liburukietan. Liburuki bakarra gorde da, Excellentium Imperatorum Vitae izenburukoa eta gehienetan general grekoen gainean. Horietatik biografia aipagarriena Alzibiades pertsonaiari buruzkoa da.
  • Exemplorum libri, gaur galdurik.
  • De Vita Ciceronis, gaur galdurik.
  • Epistulae ad Ciceronem, zeinaren zati bat bakarrik gordetzen den.

Erreferentziak[aldatu]

  1. Bere praenomen ezezaguna da.