Korobeiniki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Korobeiniki
Ivan Rebroffen, Anastasia Vyaltseva (en) Itzuli, Varvara Panina (en) Itzuli eta Raisa Raisova (en) Itzuli musika-lana
Egilea(k)Ivan Rebroff, Anastasia Vyaltseva (en) Itzuli, Varvara Panina (en) Itzuli eta Raisa Raisova (en) Itzuli
Argitaratze-dataXIX. mendea
OCLC28691450
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika eta Russian folk song (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
HitzakNikolai Nekrasov
Korobeiniki abestiaren partitura.

Korobeiniki (errusieraz Коробейники, euskaraz: Kinkileroak) XIX. mendeko errusiar abesti herrikoia da, bertan kinkilero bat eta neska baten arteko topaketa kontatzen da, kinkileroak neskari eskeintzen dizkion salgaien salneurri on edo merkeak neskari gortea egitearen metafora direlarik.

Errusiatik kanpora eta mundu osoan "Korobeiniki" abestia ezaguna baldin bada, zalantzarik gabe Tetris bideo-joko ospetsuaren doinua izateagatik da, maiz Tetriseko abestia edota Tetriseko doinua izenez ere ezaguna delarik.

Zinema ere filma ugaritako soinu bandetan agertu izan da, betiere errusiar edota sobietar herrialdeen inguruko gauak edo eszenak girotzeko garaian. Filma guzti horietan ezagunena, behar bada, 2000an Guy Ritchiek zuzendutako Snatch filma litzateke, bertan, Boris "Labana" (Rade Serbedzija) izeneko errusiar arma trafikatzailearen agerpenak abesti honen doinu mantso batez lagundurik burutzen zirelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]