Korres
|
Korres |
|
|---|---|
| Herria | Arraia-Maeztu |
| Koordenatuak: | 42°41′56″N 2°25′58″W / 42.69889°N 2.43278°WKoordenatuak: 42°41′56″N 2°25′58″W / 42.69889°N 2.43278°W |
Korres[1] Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 25 biztanle ditu.
709 metroko altueran dugu.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Gaztela eta Nafarroako Erresumaren arteko mugan egonda, Portiellako gaztelua edo Mairuena eraiki zuten, Erdi Aroko guduen lekuko.
Borroka haiek amaiturik, 1204an Gaztelako Alfontso X.a Jakituna erregeak herriari foruak eman zizkion. Ondorengo mendeetan, Korresen jabetza Gaonatarrena lehenik, Lazkanotarrena ondoren eta Valmedianoko Markesarena azkenik izan zen.
1960ko hamarkadan utzi zion udalerri independentea izateari.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 35 | 34 | 31 | 28 | 25 | 24 | 24 | 25 |
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Herrigunean, Erdi Aroko kaleak eta herribilduaren aztarnak nabarmenak dira. Bestela, San Eztebe eliza ikustekoa da, XVI. mendean eraikia eta XVIII. mendean berriztatua.
Azkenik, Harkaitzeko Ama Birjinaren baseliza jatorriz erromanikoa herriko hegoaldeko sarreran dugu.
[aldatu] Izki
Korres Izkiko Natura Parkearen barruan dago kokatuta, eta herria ohiko abipuntua da Soila (993 m) eta Muela (1.055 m) mendiak egiteko.
[aldatu] Jarduerak
Jarduera tradizionalak abeltzaintza eta ikazkintza izan dira, baina XX. mendearen hasieran San Ildefonsoko meategiak asfalto ustiatzeari ekin zion eta elektrizitatea hornitzeko presa bat ere eraiki zuten herrian.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Herriaren izenari buruzko Euskaltzaindiaren erabakia
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)(Euskaraz) Korresez Arraia-Maeztuko udal webgunean
| Arraia-Maeztuko herriak | ||
|---|---|---|
|
Aletxa • Apinaiz • Areatza • Atauri • Azazeta • Birgarabarren • Birgaragoien • Elortza • Erroeta • Erroitegi • Ibisate • Korres • Maeztu • Musitu • Sabando • Zekuiano |
||