Kosovoko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kosovoko gudua
Otomandar-serbiar gerrak
Battle on Kosovo1389.jpg
Kosovoko guduaren irudia, 1870koa
Data 1389ko ekainaren 15a
Lekua Kosovo, Moraviar Serbia
Emaitza Ezezaguna (taktikoa)
Gudulariak
Grb Lazarevic.png Moraviar Serbia Flag of the Ottoman Sultanate (1299-1453).svg Otomandar Inperioa
Buruzagiak
Lazar printzea
Vuk Branković
Vlatko Vuković
Murad I.a
Beyazid I.a
Yakub Celebi
Indarrak
~ 12.000-30.000 ~ 27.000-40.000

Kosovoko gudua (serbieraz: Kosovska bitka; zirilikoz: Косовска битка; turkieraz: Kosova Meydan Muharebesi) 1389. urteko ekainaren 15ean izan zen, San Vito egunean (historialari batzuek diotenez, egutegi gregoriotarrean ekainaren 28an izango litzateke, edo 23an).

Alde batetik, Serbiako Printzerriko armada zegoen, Lazar Hrebeljanović printzearen esanetara, Vuk Branković jauntxo serbiarrak eta Vlatko Vuković jauntxo bosniarrak lagunduta; beste aldetik, Otomandar Inperioko armada, Murad I.a sultanaren esanetara, Beyazid I.a eta Yakub Celebi semeek lagunduta.

Bataila gaur egungo Pristinatik 5 km ipar-mendebaldera izan zen, Kosovo Polje inguruan. Edozein modutan ere, guduaren zehaztasunak ez ziren inon argi jaso, eta beste gudu batzuekin alderatuta berreraiki izan dituzte gertakariak.

Serbiarren nortasunarentzat garrantzi handiko gudua izan zen, historian, tradizioan eta identitatean eragina izan duelako.

Praktikan, talde biek galera handiak izan zituzten, baina otomandarrak hartu izan dira garailetzat estrategikoki, Serbia Otomandar Inperioaren menpeko Estatu bihurtu zelako, basailua. Ondorioz, agintari serbiarrak otomandarrekin ezkontza estrategikoak egiten hasi ziren; besteak beste, Lazar printze zenaren alaba Beyazid I.arekin ezkondu zen, aliantza berriak eratuz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kosovoko gudua Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 42°41′26″N 21°07′25″E / 42.69056°N 21.12361°E / 42.69056; 21.12361