Kote Cabezudo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kote Cabezudo
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

José Juan Cabezudo Zabala edo Kote Cabezudo (Donostia, Gipuzkoa, 1948) moda argazkilari bat da, irudi gaizkile bezala erregistratua. Hamarkadetan zehar modeloak bortxatu, adin txikikoak barne, eta irudiak Interneten zabaltzeagatik auzipetua dago[1] [2] [3], 47 delitu leporatzen zaizkiola. Epaiketa oztopatzeagatik kondenatua dago, salatzaileak ikaratzen zituelarik, irudi gaiztakerien bitartez.[4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik hasi zen argazkigintzarako afizioa, emakumeen gorputza bereziki. Medikuntza ikasketak egin zituen eta lanbidez odontologoa izan zen Donostian. Erretratu erotikoek apaintzen zuten bere kontsulta. Paziente gazteak kontsultatik argazki estudiora eramaten zituen, sesio haietan gazteak biluztuz eta sexualki erasotzen zituen. Erasotzaile gehiagoren artean ere. Medikuari «el Percuta» deitzen zioten [5]. Artistatzat ere zuten, gertuko boteretsuek sustatuta. Erretratuak eta giza gorputza zuri-beltzean fotografiatu zituen gehienbat, eta moda-munduaren inguruan ibili zen beti. Hau zen aitzakia, hain zuzen, kontsultatik estudiora gazte ezjakinak eramateko eta biluzteko erabiltzen zuen argudioa. Behin hor, ezkutuko kamarak jartzen zituen grabatzen, bortxaketak burutu bitartean, engainu teknika ezberdinak erabiliz. Horrelakoetan lagun ezberdinak gonbidatzen zituen: sukaldariak, kazetariak, bankariak, enpresariak, notarioak, epaileak, politikariak. [6] [7] [8] Horregatik ere, Kutxa, Donostiako Udala, Gipuzkoako Aldundia eta hainbat instituzioek argitaratu eta diruz lagundu zizkioten argazki liburuak, erakusketak eta web-orriak, adin txikikoei egindako argazkiak ere publikoki zabalduz. Boterearekin eta modaren munduarekin estu lotutako pertsonaia izan da. Harekin lan egin zuen hasieratik Gipuzkoako modelo agentzia entzutetsuenak –hau da First Models agentzia, Gipuzkoako modelo guztien harrobi–. Argazkilariarengana bidaltzen zituen agentziak, hamarkadetan lortutako ehunka neska mutil gazte, hedabide nagusiekin batera etengabe sustatzen zituzten bereganatze kanpainetan [9]. Oso gazte zirela hasten dute askok modelo bidea, jakin gabe zelako mundua den. Horrela, ehunka gipuzkoar emakume adingaberi biluziko argazkiak egina da Kote Cabezudo.

9 urteko instrukzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013 urtetik 2019ko uztailak 10 arte auzipetua egon da argazkilariaren kasua, Donostiako 4 zenbakiko instrukzio epaitegian (684/2013 espedientea). Lehenengo bost urteak Ana Isabel Pérez Asenjo epailea arduratu zen auziaz, Kote Cabezudo aske mantenduz, gaiztakeriak egiten jarraitu zuen bitartean. 2018ko apirilean, Perez Asenjo epailea baztertua izan zen auzitik, Kote Cabezudoren delituak ez pertsegitzeagatik, eta haren ordez Julián García Marcos hartu zuen ardura. Bi asteren epean, hamar delitutik gora ikusi antzeman zituen epaile berriak prozesu berdinean, eta maiatzak 4ean gartzelaratu zuen Kote Cabezudo. Justiziari oztopo egiteagatik bi urte eta hiru hilabete espetxean egotera kondenatua izan zen 2019ko otsailean, Gipuzkoakoak uztailean berretsi zuen kondena[10]. Oraindik 47 delituei aurre egin behar dio,[11] artean adingabeen pornografia, bortxaketa eta mehatxuak.[12]

Gaur egun Martuteneko kartzelan dago.

Isiltasun mediatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instrukzioarekiko isiltasuna osoa izan zen Donostian eta Euskal Herri osoan ere, azken urtera arte. Aurretik, ordea, hedabide guztiek Kote Cabezudoren kontrako auzia aipatu ere ez bazuten, bere lanaren alde «artistikoa» hamarkadetan zehar kultura bezala saldu eta zabaldu zuten, euskal herriko irrati eta egunkari guzti-guztiek. Bi urte lehenago Madrilgo hedabide berri bat internet bidez hasia zen gaia lantzen.

Espainiako estatu osoan auziarekiko ezagutza hutsa zen, eta isiltasuna, orokorra. 2016an Madrilen sortutako SinFiltros.com interneteko atari independentea izan zen leku guztietan lehena, eta sortu zenetik apustua egin zuen Kote Cabezudo auziari jarraipen bat emateko. Bideo eta elkarrizketak landu zituzten, ahotsa emanez zenbait emakume salatzaileei. Atari honen «Caso Kote Cabezudo» atala oso sare sozialen bidez zabaldu zen eta jarraitzaile asko izan zituen, batez ere aferak Donostiako alkate ohia, orduan diputatua, Odon Elorza zipriztindu zuenean, 2018ko apirilean [13].

Erantzunez, Euskal Herriko irrati eta egunkari nagusietan azaldu zen Odon Elorza desbideratze kanpaina zalapartatsu bat eginez, SinFiltros atarian argitaratzen zena Espainiako eskuin muturrak bere kontra asmatutako «Fake News»-ak zirela zabalduz leku guztietatik. [14] Beti ere erasotutakoei inongo sinesgarritasuna adierazi gabe, Kote Cabezudo salatzen zuten emakumeen abokatuen kontrako kereilarekin mehatxatu zuen eten gabe Elorzak, inoiz burutu ez zuena. SinFiltros-en zuzendaria Melchor Miralles-en kontrako kereila jarriko zuela zabaldu zuen ere hedabide guztietan Elorzak. Sin Filtros ahotsa ematen zien hedabide bakarra izan arren, atariaren bideo guztiak internetetik kentzeko eskatu zuen diputatuak. Goi mailako presioak jaso zuela atariak, ordea, SinFiltros ataritik baztertu zuten Melchor Miralles zuzendaria 2018an, atariak Kote Cabezudoren auziari egiten zuen jarraipena etenduz. Gaur egun Sinfiltros-eko ataria irekian jarraitzen du, bi urte horietan sortu zuten Kote Cabezudo-ren auziaren inguruko 40 bideoak eskeiniz [15].

Euskal Herriko dagokionez, Kote Cabezudoren kontrako salaketa historikoak –ezagutzen den lehena 1987koa izanik– ez dute lekurik izan kazetaritzan 2018ko maiatzak 1 arte. [16] Langileen eguna zen astelehen horretan, Berria egunkariak portada dedikatu zion, erasotutako emakume bati elkarrizketatuz, adin txikikoa izanik jasandako abusuak azalduz [17]. Handik aurrera jarraipena egin diote hedabide gehientsuek.

Zigorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko ekainaren 27an Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak jarri zion zigorra Kote Cabezudo argazkilariari. 28 urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, hainbat deliturengatik: bortxaketa bat, sexu abusu bat, haur pornografiari lotutako sei eta modeloei iruzur egiteagatik beste bi delitu. Hamazazpi emakumeren salaketak hartu zituzten kontuan epaiketan, eta biktima horiei 116.000 euroko kalte ordaina eman beharko zien.

Akusatuta zegoen beste 217 delitugatik absolbitu egin zuten. Martxoaren 7tik apirilaren 13ra bitartean izan zen Cabezudoren aurkako epaiketa, eta fiskaltzak 250 urte baino gehiagoko kartzela zigorra eskatzen zuen; akusazio partikularrak, berriz, 2.627 urtekoa.

Egun Martuteneko espetxean dago, behin-behineko espetxealdia betetzen 2018ko maiatzetik. Zigor Kodean onartutako gehienezko 20 urteak gainditzen ditu sententziak, beraz, ez ditu bete beharko gainerako zortzi urte eta bi hilabeteak; kartzelan daramatzan lau urteak ere betetzat joko dituzte. 2013an jarri zituzten lehen salaketak emakumeek, eta ia hamar urte beranduago eman dute kasuari buruzko sententzia epaitegian. Indarka taldean daude bilduta Kote Cabezudoren biktimak, eta Pikara Magazine agerkarian salatu zuten, besteren artean, "onartezina" dela hainbeste urte irautea instrukzioak. [18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «El fotógrafo Kote Cabezudo llevaba modelos a su estudio para violarlas y subir sus fotos a internet» El Español 2019-7-10 (Noiz kontsultatua: 2019-7-10).
  2. «Un juez procesa por decenas de delitos de abuso sexual y corrupción de menores al fotógrafo de moda Kote Cabezudo» eldiario.es 10/07/2019 - 16:38h (Noiz kontsultatua: 10/07/2019 - 16:38h).
  3. «Procesan al fotógrafo Kote Cabezudo, acusado de 47 delitos» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: Jueves, 11 de Julio de 2019).
  4. Sagarzazu, Jokin. «Kote Cabezudo auzipetu dute, 47 delitu leporatuta» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  5. ««Sociedad Gizartea 1932-2007», 95. orria» Donostiako Udala (Noiz kontsultatua: 2007).
  6. «Estremecedor testimonio del abogado de las denunciantes» sinfiltros.com (Noiz kontsultatua: Martxoa 8, 2018).
  7. «Los Lobos de San Sebastián» sinfiltros.com (Noiz kontsultatua: 2018 urtarrilak 12).
  8. Pacto PP-PNV para silenciar el mayor escándalo que salpica a jueces, banqueros, políticos y empresarios. (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoak 7a).
  9. «Tres pares de ojos bonitos» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2012 abuztuak 17).
  10. «La Audiencia confirma la condena a Kote Cabezudo por obstrucción a la Justicia» El Diario Vasco 2019-10-9 (Noiz kontsultatua: 2019-10-9).
  11. «Kote Cabezudo auzipetu dute, 47 delitu leporatuta» Berria 2019-7-10 (Noiz kontsultatua: 2019-7-10).
  12. «30 urtez emakumeak bortxatzen boterearen hegalpean» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-05-10).
  13. «Exclusiva: La denuncia presentada ante la Fiscalía General del Estado» sinfiltros.com (Noiz kontsultatua: 2018).
  14. «Kote Cabezudo y Odón Elorza: amistades peligrosas» sinfiltros.com (Noiz kontsultatua: 2018).
  15. «Caso Kote Cabezudo» Sinfiltros.com (Noiz kontsultatua: 2016-2019).
  16. «Isiltasuna, salaketak, aldaketak» Berria 2018ko maiatzak 1 (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzak 1).
  17. «Saioek aurrera egin ahala, arropak gutxitzen hasi ziren» Berria 2018ko maiatzak 1 (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzak 1).
  18. «Kote Cabezudo argazkilariari 28 urteko kartzela zigorra jarri diote» Argia 2022ko ekainak 30 (Noiz kontsultatua: 2022ko ekainak 30).