Kotor
|
Kotor |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Котор | ||
| Estatua | |||
| Alkatea | Marija Pčelica Ćatović | ||
| Koordenatuak | 42°25′N 18°46′E / 42.417°N 18.767°EKoordenatuak: 42°25′N 18°46′E / 42.417°N 18.767°E | ||
| Eremua | 335 km2 | ||
| Posta kodea | 85330 |
||
| Biztanleria | 22,947 bizt. (2003) | ||
| Dentsitatea | 0,07 bizt./km² | ||
| Sorrera | K.a. V. mendea | ||
| http://www.opstinakotor.com | |||
Kotor (montenegroeraz Котор) Montenegro hego-mendebaldean dagoen kostaldeko hiria da. Izen bereko golkoaren barnealdean dago kokaturik. Hiriak 13.510 biztanle ditu eta udalerriaren administrazio-zentroa ere bada.
Kotorreko portu zahar mediterraneoa harresi ikusgarri batez dago inguraturik, Veneziako Errepublikak eraiki zuena eta hori dela eta, eragin veneziarra oraindik ikusgai dago hiriko arkitekturan. Kotorreko golkoari, Mediterraneo osoko gunerik koskatuenetarikoa, batzuetan Europako fiordo hegoaldekoena deritzo, nahiz eta izatez itsasadarra den. Orjen eta Lovćeneko kareharrizko itsaslabarrekin, Kotor eta bere inguruko zonaldea ikuspegi mediterraneo ikusgarrienetarikoa da.
Azken urteotan, Kotorreko turista kopurua handitzen joan da, Kotorreko golkoko ondasun natural eta Kotorreko alde zaharreko ikusgarritasunaren ondorioz.
Kotor Gizateriaren Ondare baten zati da, Kotorreko lurralde kultur-historiko eta naturala izenekoa.
| Montenegroko udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Andrijevica · Bar · Berane · Bijelo Polje · Budva · Cetinje · Danilovgrad · Herceg Novi · Kolasin · Kotor · Mojkovac · Niksic · Plav · Pluzine · Pljevlja · Podgorica · Golubovci · Tuzi · Rozaje · Savnik · Tivat · Ulcinj · Zabljak |
||