Koulikoro

Koordenatuak: 12°52′N 7°34′W / 12.87°N 7.57°W / 12.87; -7.57
Wikipedia, Entziklopedia askea
Koulikoro
giza kokalekua
Koulikororen ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Mali
ProbintziaKoulikoro
Geografia
Koordenatuak12°52′N 7°34′W / 12.87°N 7.57°W / 12.87; -7.57
Map
Altuera330 m
Demografia
Biztanleria43.174 (2009)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakBous eta Quetigny

Koulikoro Mali hego-mendebaldeko hiria eta izen bereko eskualdearen hiriburua da.

Niger ibaiaren ertzean dago, Bamakotik 55 km ipar-ekialdera. Garrantzi handiko garraiogunea da. Niger ibaiaren erdialdeko zatian dagoen 1.600 kmko tarte nabigagarrian, Koulikoro da ontzi handientzako goiko portua. Emari handiko sasoian Comanav konpainiaren (Compagnie malienne de navigation) ferryek Segou, Mopti, Tonbuktu eta Gaorekin lotzen dute[1]. Burdinbidez Senegalgo Dakarrekin loturik dago. Industria nagusiak kakahuete-olio, kotoi-olio eta xaboi produkzioan aritzen dira[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Transport Mali[Betiko hautsitako esteka] Donitatransport.com
  2. Koulikoro Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. 2012ko apirilak 18

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]