Koxka bat estuago

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Koxka bat estuago
Two Magics.djvu

The Two Magics liburuaren lehenengo edizioa, non Koxka bat estuago lehendabizikoz agertu zen

Egilea Henry James (1898)
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua The Turn of The Screw
Urtea 1898ko urriaren 13a
Jatorrizko hizkuntza Ingelesa
Argitaratzailea William Heinemann, Londres
The Macmillan Company, New York (1898ko urriaren 13a)
Herrialdea  Erresuma Batua
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Orrialdeak 310/393
ISBN ISBN 978-0-393-95904-8
OCLC 40043490
Euskaraz
Izenburua Koxka bat estuago
Itzultzailea Joseba Urteaga
Argitaratzailea Igela (1993)
Bilduma Enigma
Orrialdeak 216
ISBN ISBN 9788487484162

Koxka bat estuago (The Turn of The Screw) Henry James idazleak 1898an argitaratu zuen eleberria da. Literatur kritikarien artean eztabaida bizia sortu zuen liburu honek, orain arte irauten duena.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Izenik gabeko narratzaile batek lagun bati entzun zion eskuizkribu bat irakurtzen. Eskuizkribua haurtzain batek idatzi zuen eta bere bizitzako pasadizo bat azaltzen zuen. Gizon aberats batek bere bi iloben, mutikoa eta neskatoa, ardura hartu zuen, gurasoak hil eta gero. Haurtzain bat kontratatu behar izan zuen, aurreko haurtzaina hil egin zelako. Gizona Londresen bizi zen, baina mutikoa —Miles— ikastetxe batean zegoen, eta bere arreba —Flora— Essexeko landetxe bikain batean, Bly izenekoa. Momentu horretan neskatoaren zaintza landetxeko arduradunak —Mrs. Grose— zuen, . Kontratatzean, nagusiak argi eta garbi utzi zion haurtzainari ez zuela molestatuta izan nahi, umeekiko inolako arazorekin. Beraz, haurtzain berria landetxera joan zen.

Hasieran lan polita zena ematen zuena amesgaizto bihurtu zen. Milesek landetxera itzuli behar izan zuen, ikastetxetik kanporatu zutelako, azaldu ez ziren arrazoiak direla medio. Haurrak iraganaren eraginean bizi ziren, non aurreko haurtzainak —Miss Jessel— eta morroi batek —Peter Quint—, maitasun harreman bat izan zuten eta biak hil egin ziren. Istorioa etengabeko larritasunean garatzen da, arimen agerpenak direla eta. Izan ere, protagonista aurreko haurtzainaren eta morroiaren mamuen agerpenak ikusten hasi zen.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Douglas: Haurtzainaren eskuizkribua jaso zuen gizona.
  • Haurtzaina: Ilobak zaintzeko kontratatutako neska gaztea.
  • Miles: Hamar urteko mutikoa. Azaldu ez ziren arrazoiengatik bidali zuten ikastetxetik.
  • Flora: Milesen arreba. Sei urte zituen.
  • Miss Jessel: Hildako haurtzaina, Floraren adiskidea zena.
  • Peter Quint: Nagusiaren morroia, landetxera bidalia osasun arazoak direla medio.
  • Mrs. Grose: Landetxeko arduraduna, haurtzainaren lagun zintzo bihurtu zena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]