Krabarroka budin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Krabarroka pastel» orritik birbideratua)
Krabarroka budina
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Osagaiakkrabarroka, porruak, azenarioak, arrautzak, esne-gaina eta tomate-saltsa

Krabarroka budina krabarroka haragiaz egindako budina da. Juan Mari Arzak donostiar sukaldariak asmatu zuen 1971an arrain budinean oinarrituta[1][2], eta berehala hedatu zen Euskal Herri osoan eta baita ere Kantauri kostaldeko eskualdeetara, batez ere Asturias aldera.

Krabarrokaz gain, porruak, azenarioak, arrautzak, esne-gaina eta tomate-saltsa ditu osagaia nagusiak[3].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krabarroka edo itsas kabraren haragia arrain salda batean egosten da minutu batzuetan (errezeta batzuek lurrunean egosten dute), arantzetako pozoia desaktibatzeko. Itxura gorria duen arraina izan arren, bere haragia zuria eta fina da. Egosi ondoren, mami-mami egin eta arantzak kentzen dira, haragia tomate saltsarekin, esnegainrekin eta arrautzekin nahasten da, baita barazki egosi batzuekin ere (azenarioa, apioa, etab.), eta hori guztia birrindu egiten da ore bat osatzeko, Maria bainuan sukaldatzen dena molde luzanga batean.

Arzaken arabera, Donostiako Konstituzio plazan dagoen Astelena jatetxeko legatz budinean oinarritu zen errezeta berria egiteko[4]. Hala ere, antza denez, legatz budinaren errezeta Maria Mesteyer bilbotarraren sukaldaritza liburuan agertzen zen 1933an jada ("La Cocina Completa", Madril, 1933).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Una receta de pastel de pescado con estrella Michelin, Lídia Penelo, La Vanguardia (2018-19-11)
  2. Pastel de Cabracho “Enciclopedia de gastronomia” webgunean
  3. Errezeta
  4. Cabracho, ese pescado rojo que aquí llamamos krabarroka Diario Vasco, 2016

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]