Zaldunen Krak

Wikipedia(e)tik
Krak des Chevaliers» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zaldunen Krak eta Qalat Salah El-Din1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Krak des Chevaliers 01.jpg

Hego-mendebaldeko ikuspegia

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 1229
Kokalekua Siria
Eskualdea2 Herrialde Arabiarrak
Izen ematea 2006 (XXX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Zaldunen Krak[1] (kʁak de ʃəvaˈlje; arabieraz: قلعة الحصن Qalʿat al-Ḥuṣn) Sirian dagoen gurutzatuen gaztelua da, munduan hoberen kontserbatuen artean dagoen. Lehendabizikoz kurduek XI. mendean eratu eta Hisn al Akrad ("Kurduen gaztelua") eman zioten izena. 1142an Raimundo II.a Tripoliko kondeak zaldun ostalariei eman zien. Hauek 1271ra arte bere eskuetan mantendu zuten.

Zaldunek gaztelua sendotzeko lanak 1140ko hamarkadan hasi zituzten eta 1170ean lurrikara batek gazteluari kalte egin zionean jadanik bukatuta zeuden. Zaldunek Lehenengo Gurutzadan Tripoliko konderriko muga babestea zuten helburu eta Zaldunen Krak gune estrategiko nagusi bilakatu zen. XIII. mendean zabaldua, une gorenean 2.000 lagun inguruko goarnizioa izan zuen. 1271n Baibars sultan mamelukoak 36 eguneko setioaren ondoren gaztelua hartu zuen.

1933an Frantziako Gobernuak Homsetik 40 kilometrotara dagoen gaztelu hau zaharberritzeari ekin zion. 1946an Siriak bere independentzia aldarrikatu zuenean Libanoko mugatik gertu geratu zen. 2006an, UNESCOk Qalat Salah El-Din zitaldelarekin gizateriaren ondaren izendatu zuen.


Koordenatuak: 34°45′25″N 36°17′40″E / 34.75694°N 36.29444°E / 34.75694; 36.29444

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zaldunen Krak Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]