Kraniometria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giza burezur baten neurketa, 1902an.

Kraniometria burezur batek izan ditzakeen neurri ezberdinak neurtzen dituen zientzia da. Frenologiaren ezberdina da honek pertsonalitatea ikertzen duelako eta fisiognomiatik honek aurpegiaren itxura neurtzen duelako. Hala ere hiru zientzia hauek izaera eta inteligentzia ezaugarriak neurtzen dituzte eta horregatik harremanetan daudela esan ohi da. Antropologiaren baitan oso erabiliak izan ziren XIX. mendean.

Garai horretan oso ezagunak ziren zientziaren bitartez arrazakeria justifikatzeko eginiko saiakerak eta horietatik Georges Vacher de Lapouge zientzialariak eginikoak izan ziren nabarmenenak. Arraza ario edo txuria dolikozefaloak gorenean jarri zuen, behean brakizefaloak jarri zituen bitartean. Gaur egun pseudozientziatzat hartzen dira buruhezurraren itxura eta inteligentzia harremanetan jartzeko saiakera hauek, nahiz eta erabilgarriak suerta daitezkeen arrastoen identifikazioan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]