Krepuskulu
Wikipedia(e)tik
Krepuskulua egunsentiko edo ilunabarreko argitasun motela da, horizontetik hurbil ezkutatuta dagoen eguzkiaren argi-izpiek atmosferako goi-geruzak ukitzean sortua[1]. Bi motakoak izan daiteke orduaren arabera:
- Goizeko krepuskulua: eguzkiaren irteeraren aurretik gertatzen dena, egunsentia, goizaldea, arginabarra, goiztiria, argi-urratzea edo argi-azkorria izenekoa.
- Arratsaldeko krepuskulua: eguzkiaren sarreraren ondoren gertatzen dena, ilunabarra, ilunsentia edo arrastiria izenekoa.
[aldatu] Mugak
Krepuskulua mugatzeko eguzkiaren altxatze-angelua
erabiltzen dute, hau da, zeruertz eta eguzkiaren erdigune geometrikoak sortzen duten angelua[2]
| Definizioa | Eguzkiaren erdigunea eta zeruertz matematikoaren arteko angelua[3] |
|---|---|
| Eguna | −0° 50' ≤ ![]() |
| Eguzkiaren beheko adarra zeruertzean | = −0° 20' |
| Eguzkiaren erdigunea zeruertzean | = −0° 35' |
| Eguzkiaren goiko adarra zeruertzean | = −0° 50' |
| Krepuskulo zibila | −6° ≤ < −0° 50' |
| Itsas-krepuskulua | −12° ≤ < −6° |
| Krepuskulu astronomikoa | −18° ≤ < −12° |
| Gaua | < −18° |
Oharra: Definizio honetan, zenitetik 90° ereduzko zeruertza erabili dute.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Krepuskulu, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=krepuskulu
- ↑
- ↑ Van Flandern, T.; Pulkkinen, K. (1980), «Low precision formulae for planetary positions», Astrophysical Journal, Supplement Series 31 (3), http://articles.adsabs.harvard.edu/cgi-bin/nph-iarticle_query?db_key=AST&bibcode=1979ApJS...41..391V&letter=0&classic=YES&defaultprint=YES&whole_paper=YES&page=391&epage=391&send=Send+PDF&filetype=.pdf
|
|||||||||