Kreso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kreso

king of Lydia (en) Itzuli

K.a. 560 - K.a. 546
Bizitza
JaiotzaK.a. 596
HeriotzaSardes, K.a. 546 (49/50 urte)
Heriotza modua: sutan errea
Familia
AitaAlyattes of Lydia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaMermnada dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Kreso[1] (antzinako grezieraz: Κροῖσος, Kroisos; c. K.a. 595 – c. K.a. 547) Lidiako azken erregea (K.a. 560 eta K.a. 546 artean) izan zen.[2] Mermnada dinastiaren azkena, bere erreinaldian plazerrak, arteak eta gerra ziren nagusi.

Aliates bere aitaren ordezkoa, Panfilia, Misia eta Frigia konkistatu zituen, hau da, Mileto izan ezik Halys ibairainoko Anatoliako greziar hiri guztiak. Bere tenplu guztiei dohaintza handiak egin zituen. Izan ere, Kreso bere garaiko gizakirik aberatsena izan zen eta baita historia osoan ere.[3]

Baina Ziro Handia pertsiarraren mehatxuak jasan zituenean, Delfosko orakuluari mezulari bat bidali zion. Orakuluak armada baten aurrean Halys ibaia zeharkatzen bazuen garaipena lortuko zuela erantzun zion. Hori zela eta, Babiloniako Nabonides, Amosis II.a faraoia eta Esparta aliatu zituen. Hala eta guztiz ere, Halys ibaiko guduan Zirok aliatuak menderatu zituen eta Lidiako Inperioa desagertu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Aliates
Lidiako erregea
K.a. 560-K.a. 546
Ondorengoa
Azkena