Kreta

Koordenatuak: 35°12′N 24°50′E / 35.200°N 24.833°E / 35.200; 24.833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kreta
Κρήτη
Hiriburua: Heraklion
Azalera: 8.336 km²
Biztanle: 623.666 (2005)
Biztanle dentsitatea: 74 biz./km²
Webgunea: http://www.crete-region.gr
Mapa

Kreta[1][2] (grezieraz: Κρήτη Kriti) Egeo itsasoan kokatutako uhartea bat da, Greziako uharterik handiena eta Mediterraneoko bostgarrena.

Bertan agertu zen Europako zibilizaziorik zaharrenetariko bat, Zibilizazio Minoikoa edota Kretarra (k. a. 3000-1400).

Historia

Erromatarrek hartu zuten (K.a. 87-67), eta gero turkiar otomandarrek (1669), baina matxinadek (1898) alde egitera behartu zituzten turkiarrak. Balkanetako gerren ondorioz bildu zen ofizialki Grezia modernora (1913).

Candiako setioa

1570ean Otomandar Inperioak Veneziako Errepublikaren menpe zegoen Zipreko uhartea inbaditu zuen –kondairak dioenez, modu horretan Selim II.a sultanak Commandaria ardo kuttunaren hornidura bermatuko zuen–. Espainiako Koroak, Veneziako eta Genoako Errepublikek, Estatu Pontifikalek eta Maltako Ordenak Liga Santua sortu arren, eta Lepantoko guduan (1571) otomanoak mendean hartu zituzten arren, Zipre turkiarren eskuetan izango zen beste hiru mendez. Eta garai bateko Veneziako Errepublika aberatsak pixkanaka Meditarraneoko lurraldeak galdu zituen, Kreta besterik geratu ez zitzaion arte[3].

1645ean, Maltako zaldunek konboi otomano bati eraso zioten eta Candian (egungo Heraklion) hartu zuten babesa, harrapakinak eta Ibrahim I.a sultanaren harena haiekin eramanez. Irainari erantzunez, 60.000 turkiarrek Kretan lur hartu zuten eta hiru urtetan ia uharte osoa konkistatu zuten. Candia hiriburua besterik falta ez zitzaienez, setiatu egin zuten[3].

Hiria 6.000 soldaduk babesten zuten, eta hornidura ez zen nahikoa setioari luzaroan eusteko. Turkiarrek ur hornidura eten zuten eta hiria hainbat hilabetez bonbardatu. Hala ere, Candia ez zen behera etorri eta lehorreko borroka ez atzera ez aurrera geratu zen. Veneziarrek eta aliatuek lehengaiak itsasoz sartzea lortu zuten, kostaldeko gotorlekuaren iparraldean zabaldutako zirrikitutik. Hala, gatazka lehorretik itsasora aldatu zen, batzuk zein besteak hornitzeko itsasbideen kontrola helburu. Gudu horietan, zenbaitetan otomanoak ziren garaile, besteetan veneziarrak eta aliatuak, baina behin betiko garaipenik ez zuten lortzen. Setioa barrutik hausteko bi saiakera ere egin zituzten, baina alferrikakoak izan ziren, turkiarren ahaleginak bezalaxe[3].

1669an, 21 urte geroago, beraz, Francesco Morosini kapitain jeneralak 3.600 soldadu besterik ez zituen, eta ia ez zitzaien elikagairik eta muniziorik gelditzen. Irailaren 27an errenditu ziren, eta turkiarrek ahal zuten guztia hartzeko eta bizirik alde egiteko baimena eman zieten[3].

Hiri nagusiak

Kreta espaziotik ikusita (NASA)

Kretako hiri nagusiak honako hauek dira:

Banaketa administratiboa

Kreta uharte ez ezik Greziako eskualdea edo periferia ere bada, lau prefekturatan banatuta dagoena:

Famous Cretans

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-21).
  2. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  3. a b c d Nagore Irazustabarrena, «Inoizko setiorik luzeena», Argia, 2013-12-08, CC-BY-SA lizentzia
35°12′N 24°50′E / 35.200°N 24.833°E / 35.200; 24.833
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kreta Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Grezia
Artikulu hau Greziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.