Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboa edo K-T iraungipena Lurreko espezieen hiru laurden desagertu zireneko iraungipen masiboa izan zen, geologikoki denbora laburrean gertatu zena duela 66 milioi urte. Kretazikoaren amaiera markatu zuen, Mesozoiko amaituz eta orain gauden Zenozoikoa hasiz.

Erregistro geologikoan, K-T muga izeneko sedimentu geruza finarekin markatua dago, mundu osoan zehar aurkitzen dena itsasoko eta lurrazaleko arrokatan. K-T mugan iridio kopuru handiak daude, Lurrean urria dena gaia baina asteroideetan ugari dagoena.

Estratigrafiako nazioarteko batzordeak "Tertziario" terminoa ez erabiltzeko aholkatzen duenez, K-T gertakaria izendatzeko Kretazeo-Paleogeno iraungipen masiboa edo K-Pg iraungipena erabiltzen dute aditu askok[1].

Dinosauroen iraungitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kretazikoaren amaierako iraungitze aldi handiak sekulako eragina izan zuen dinosauroetan, baina ez dago hura esplikatzen duen arrazoi absoluturik. Bi teoriaren oinarrian, Kretazikoaren eta Zenozoikoaren arteko mugan aurkitu den iridio ugaritasun normalaz gainetikoa dago, oso bakana baita elementu hori lurraren azalean. Lehenengo teoriaren arabera, garai hartako sumendi erupzio eskergek atera bide zuten iridioa Lurraren sabeletik azalera. Bigarrena, Luis Alvarezek eta bere ekipoak plazaratua, meteorito ikaragarri batek Lurraren aurka egindako talkan oinarritzen da (Chicxulub kraterra), eta kasu honetan kanpoko espaziotik letorke iridioa. Talkaren ondorioz, planeta osoa estali zuen hautsezko laino ikaragarri bat sortu bide zen, agian urteak iraun zituen denboraldi batez eguzkiaren izpiak estali zituena, eta ondorioz, hoztu egin bide zen Lurra. Planetako kliman sekulako eragina izango zuen horrek eta taxon ugari desagertu ziren horregatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboa Aldatu lotura Wikidatan