Krimea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ukrainako kokapena.

Krimea (errusieraz "Крым", ukraineraz "Крим" eta Krimeako tartaroz "Qırım") Ukrainako penintsula eta autonomia errepublika bat da. Antzinean, 1922an hain zuzen ere, herrialde independentea izatera iritsi zen. Sobiet Batasunaren garaian, baina, Krimea Ukrainako Errepublika Sozialistaren parte bilakatu zen.

Hegoaldean kokatzen da eta Itsaso Beltzak bustitzen ditu bere kostaldeak. 26.200 km2-ko azalera dauka eta 2007an 1.973.185 biztanle zituen. Hiriburua Simferopol du, eta beste udalerri ezagunen artean Sebastopol dugu.

Iparraldean estepa erdi elkorra da (garia, artoa eta kotoia egiten dira), eta hegoaldea, berriz, mendi-basoa. Itsaso Beltzaren tropikopeko ertza turismogunea da. Krimeako industria nagusiak altzairugintza, mekanika, kimika industria dira.

Eduki-taula

[aldatu] Hisotria

Antzina tauri izeneko zimeriar herri bat bizi zen Krimean. Eszitiarrek bota zituzten (K. a. VIII. mendea), eta K.a. V. mendean Bosforoko Zimeriar erreinua sortu zen. Greziarren eta erromatarren mende egon zen gero. K. o. III. mendetik XIII. mendera godoak, hunoak, kazarrak, kumanak eta mongolak ibili ziren lurralde haietan, eta XV. mendean erreinu tartaro burujabe bihurtu zen. 1783an Errusiak beretu zuen. Penintsula osoan liskarrak izan zen Krimeako Gerran (1853 - 1856), Errusiako Iraultzan eta bi Mundu Gerretan.

[aldatu] Krimeako gerra

Ingalaterra, Frantzia, otomandar inperio eta Piamonteren eta Errusiako inperioaren arteko gerra, 1853tik 1856ra bitarteko urteetan gertatu zena. Otomandar inperioan ziren kristau ortodoxoak babesteko aitzakiarekin Nikolas II.a tsarrak Danubioko otomandar inperioei eraso egiteko agindua eman zion Errusiako gudarosteari. Ingalaterra eta Frantzia turkiarren alde jarri ziren Errusiaren zabalkundea gelditzeko. Krimeako gerrako borroka nagusia Balaklavakoa izan zen, aliatuek galdua. Gerra Parisko hitzarmenarekin amaitu zen eta gerraren ondorioz ez zen muga aldaketarik izan.

Foros, Krimeako herri baten ikuspegia.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak


Geografia
Ukraina
Artikulu hau Ukrainako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak