Krimeako Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Franz Roubaudek margotutako Sevastopolgo setio lanaren zatia (1904)

Krimeako Gerra 1853 eta 1856 bitartean Erresuma Batuak eta Frantziak, alde batetik, eta Errusiak, bestetik, burututako guda izan zen.

Nikolas I.a Errusiakoak Otomandar Inperioko Danubio aldeko lurraldeak inbaditzean piztu zen gerra, 1853ko ekainean. Erresuma Batuak Ekialdeko Europan orekari eutsi nahi zion, Turkiar Inperioarekiko erlazio ekonomiak kaltetuta atera ez zitezen, eta Mediterraneon zeukan nagusitasuna gal ez zezan. Frantziak geroago egin zuen bat Erresuma Batuarekin Errusiaren aurkako gerran. Napoleon III.aren motibazioa, berriz, ez zen ekonomikoa. Ekialdeko katolikoen lagundu nahi zien, baina batik bat, nazioarteko mailako ospearen bila zebilen.

Bi urteko gerra burutu ondoren, Errusia galtzaile atera zen, eta Turkiar Inperioko ortodoxoen gaineko babesari muzin egin behar izan zion. Napoleonek nazioarteko ospea lortu zuen, eta Erresuma Batuak nahi zituen abantaila ekonomikoak eta estrategikoak. Turkiar Inperioak mugak zeuden moduan gorde ahal izan zituen, baina nazioen printzipioa onartu behar izan zuen. Hortik aurrera, “Europako gaixoa” izatekoa zen eta “Ekialdeko Auzia” itxi gabe geratu zen.

[aldatu] ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak