Kriminologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:25, 16 apirila 2015

Kriminologia krimena gizarte nahiz banakoaren fenomeno gisa aztertzen duen gizarte zientzia da. Horrela, gertakizunaren kausak eta ondorioak, jarrera kriminalak eta hauek legeetan duten eragina aztertzen ditu, besteak beste. Ikerkuntza kriminologikoa metodo zientifikoan oinarritzen da, zeinaren bidez hipotesiak frogatuz eta, batzuetan, aurreikuspenak eginez. Halaber, krimenaren egitateak, kausak, ondorioak eta bestelako ezaugarriak ulertu ahal izateko teoriak eraikitzen ditu. Halaber, delituak burutzera bultzatzen duten arrazoiak ezagutu nahi ditu, modu horretan etorkizunean prebenitzeko; eta delinkuentziak gizartean duen eragina aztertzen du.

Raffaele Garofalo italiarrak, Zuzenbide irakasle zenak, sortu zuen "kriminologia" (criminologia italieraz) terminoa 1885ean. Garai berean, Paul Topinard antropologo frantziarrak lehenengoz erabili zuen terminoa frantsesez (criminologie).

Zientzia multidisziplinarra da eta bere ikerketa metodoak psikologia, antropologia, soziologia, zuzenbidea eta medikuntzatik hartzen ditu.

Kriminologia eta zuzenbide penala

Kriminologia eta zuzenbide penala oso lotuta daude. Kriminologiaren ikerketa objektua, hau da, delitua, zuzenbide penalak arautzen du. Beste aldetik, zuzenbide penalak kontuan hartu behar ditu kriminologiak egindako ikerketak, legeak hobetu ahal izateko.

Ikus, gainera

Kanpo loturak