Kripan
|
Kripan |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Kripan | |
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Arabako Errioxa |
|
| Alkatea | Luis Agustín Loero Marañón (EAJ) | |
| Herritarra | kripandar | |
| Koordenatuak | 42°35′39″N 2°30′51″W / 42.59417°N 2.51417°WKoordenatuak: 42°35′39″N 2°30′51″W / 42.59417°N 2.51417°W | |
| Eremua | 12,52 km2 | |
| Garaiera | 690 m | |
| Distantzia | 45 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01308 |
|
| Biztanleria | 184 bizt. (2007) | |
| Dentsitatea | 14,7 bizt./km² | |
| Sorrera | 1669 | |
| http://www.kripan.net/ | ||
Kripan Arabako hego-ekialdeko udalerria da, Arabar Errioxako Kuadrillakoa. Gasteiztik 45 bat kilometrora dago. Herri bakarrak osatzen du udalerria.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Kripanen antzinako izena Quirpán omen zen.[1]
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala [aldatu]
Hiribildua San Tirso mendiaren magalean dagoen muino batean kokatzen da, 690 metro inguruko garaieran. Udalerria Ebro ibaiaren adar batzuek zeharkatzen dute, besteak beste, Pilas, Karralegi eta Karraladera errekek.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Iparraldean: Bernedo.
- Hegoaldean: Lantziego.
- Ekialdean: Lapoblacion (Nafarroa).
- Mendebaldean: Bilar eta Guardia.
Historia [aldatu]
Kripango inguruetan aztarnategi zaharrak aurkitu dira, Los Husosko leizekoa edo Los Llanoseko trikuharria kasu, antzinako giza-agerpena -Neolito garaikoa- agerian uzten dituztenak.
Herriaren lehen aipamen idatzia Donemiliaga Kukulako kartulariokoa dugu, 1088koa.
Kripan Guardiaren menpeko herria izan zen 1669an Karlos II.a Espainiakoak hiri titulua eman zion arte.
Demografia [aldatu]
| 1571 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 62 | 288 | 305 | 299 | 263 | 250 | 267 | 299 | 324 | 241 | 202 | 201 | 190 | 188 |
Politika [aldatu]
2011ko udal hauteskundeak [aldatu]
2011ko udal hauteskundeetan, udalerrian hiru zerrenda aurkeztu ziren: Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra eta Alderdi Popularra. Abstentzioa %18,71koa izan zen eta bi boto nulu egon ziren. Hauek izan ziren emaitzak:
- Eusko Alderdi Jeltzalea: 89 boto (5 zinegotzi)
- Alderdi Popularra: 7 boto (zinegotzirik ez)
- Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra: 2 boto (zinegotzirik ez)
Era honetan, Euzko Alderdi Jeltzaleak eskuratu zituen udalbatzako zinegotzi guztiak.
Kultura [aldatu]
2008ko irailaren 14an Arabako Errioxako mahats-bilketaren festa bertan ospatu zen.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- San Juan Bautista eliza: XVII. mendean eraikitzen hasia eta 1788ko irailaren 6an inauguratua izan zen.
- Santa Maria eliza: XII. mendeko aurrealde erromanikoa.
- San Martin baseliza.
- San Sebastian baseliza.
Kripandar ezagunak [aldatu]
- Zoilo Calleja (1940), apaiza eta antropologiako irakaslea. Arabako Arte Sakratuko museoaren arduraduna da[2].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Kripan: Historia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Zoilo Calleja El Correo egunkarian
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Kripan Auñamendi entziklopedian
|
|||||||||||