Kriptorkidia
Wikipedia(e)tik
Chihuahua baten kriptorkidia, kirurgia gauzatu baino lehen.
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kriptorkidia ugaztunen garapenaren asaldua da, testikuluak enbrioian izaten diren tokitik eskrotora ez jaistea eragiten duena.
Enbrioian testikuluak abdomen aldean izaten dira, eta, enbrioia garatu ahala, eskrotora joan ohi dira; batzuetan, abdomenetik eskrotora bitarteko guneren batean gelditzen dira.
Kriptorkidia alde bakarrekoa (testikulu bat ez jaistea) edo bi aldeetakoa (bi testikuluak ez jaistea) izan daiteke. Haurtzaroan sarri gertatzen da ektopia-mota hau, eta kirurgia bidez sendatu behar izaten da.
Konpontzen ez bada, antzutasun iraunkorra eragiten du. Gainera, testikuluko tumoreak garatzeko probabilitatea handitu egiten da. Zenbait espezietan, hala nola txakurretan, heredagarria da.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.