Krisantemo Tronua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Krisantemo Tronua
Datuak
MotaTronua
HerrialdeaJaponia
Tenji enperadorea eserita (1845).

Krisantemo Tronua (japonieraz: 皇位 kōi?, eusk: "Tronu Inperiala") Japoniako tronu inperialari ematen zaion izen arrunta da. Krisantemoa (菊 kiku), Japoniako Enperadorearen armarria da, beraz, kikukamonshō hitzak, literalki, "Krisantemo Zigilua" esan nahi du.

Elezaharren arabera, Krisantemo Tronua, indarrean dagoen munduko monarkiarik antzinakoena da. Nihon Shokin, Japoniako Inperioa, K. a. 660an Jimmu enperadoreak sortu zuela jartzen du. Tradizioaren arabera, Akihito enperadorea, Jimmu enperadorearen 125. ondorengo zuzena da. Erregistro historikoa, Ōjin enperadoreaganaino iristen da atzerantz, nork, ustez, V. mendearen hasieran gobernatu zuen. Aurretik beste zortzi "Enperadora" egon diren arren (Japonian soilik Enperadorearen emaztea deitzen da Enperatriz), Japoniako Lege Inperialari so eginez (Etxe Inperialaren Agentziak eta Japoniako Kontseilu Pribatuak aldarrikatua), emakumeek debekatuta dute erregina izatea XX. mendearen erdialdetik.

Enperadorea (japonieraz Tennō; (天皇), "Enperadore Jainkotiarra"), antzinako Shinto erlijioko apaiz gorena bezala aritzen da, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Amaterasu jainkosaren seme bezala bere jainkotiar jatorriaren aldarrikapenari uko egin zion arren.

Indarrean dagoen Japoniako Konstituzioaren arabera, Enperadorea "Estatuaren eta herriaren batasunaren ikurra" da; ez du botere politikorik, baina monarkia konstituzionala ordezkatzen duen estatuburu zeremonial bat da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]