Kristalezko 7 bolak
7 kristalezko bolak (Les 7 Boules de Cristal frantsesez) Hergé belgiar komikilariak idatzi eta marraztutako Tintinen abentura bat da. Istorioa 1943 eta 1944an argitaratu zen Le Soir egunkarian, baina 1948an ikusiko zuen argia, Hergéren lana ezeztatua izan baitzen.
Istorioa [aldatu]
Sanders-Hardmuth espedizioko arkeologoak Europara itzultzen dira bi urte Peru eta Bolivian eman ondoren, non Rascar Capac errege inkaren hilobia aurkitu duten. Laster hasiko dira lozorro sakon batean murgilduko dituen gaixotasun arraro bat jasaten, guztiak eguneko ordu berean esnatuz, biziki asaldatuak, torturatuko balituzte bezala ondoren berriz lozorroan erortzeko. Guztiak Rascar Capac beraren hilobian iragarritako zigorra dela adierazten du. Gaixo guztien ondoan barnean pozoiren bat duten kristalezko anpulu esferiko batzuen hondarrak daude.
Tintinek, Haddock kapitainak eta Silvestre Tornasol profesoreak espedizioko kideetako bat bisitatzen dute: Hipolito Bergamotte. Hau gaixotzen denean eta Tornasol profesorea bahitua denean, Tintinek eta Haddock kapitainak euren lagunaren arrastoa jarraitzen dute, Peruraino eramango dituena, non Eguzkiaren Tenplua abentura hasten den.
Gaixoen zerrenda, ordena kronologikoan:
- Clairmont
- Sanders-Hardmuth
- Laubépin
- Cantoneau
- Marc Charlet
- Hornet
- Hipolito Bergamotte
Bitxikeriak [aldatu]
- Hergé Bergamotten etxaldea egiteko "eredu" bezala erabili zuen etxera joan zen. Toki horretatik joan zenean, SSak toki beretik pasa ziren, tokiaren krokisak hartzen aurkitua izateko gutxi falta izan zelarik.
- Istorioko puntu komiko bat Haddock kapitainak ura ardo bihurtzeko bere grina erakusten duenean da, Palace Music-halleko eskujokaria den Brunok bezala. Hain zuzen ere ikuskizun horretan agertzen da Alkazar jenerala, jada Belarri hautsia izeneko komikian ezagutu ahal izan zena eta orain aizto jaurtitzailea dena. Bianca Castafiore "Milaneko urretxindorra" ere agertzen da.
Rascar Capac, momia inka [aldatu]
Rascar Capac "zeruko sua askatzen duena", Sanders-Hardmuth espedizioak espoliatu eta berarekin eraman zuen errege inka bat zen. Horregatik espedizioko zazpi kideengan madarikazio bat erortzen da.
Rascar Capacen irudia Bruselako arte eta historia museoan dagoen benetako momia perutar batean oinarritua dago. Ohikoa da Hergérengan benetako xehetasunetan oinarritzea bere lana aberasteko, Belarri hautsia izeneko komikian ikus daitekeen bezala, esate baterako. Gauza bera egiten du historiarekin, errege baten hilobia espoliatzen dutenengan erortzen den madarikazioak Tutankamonen istorioa gogorarazten baitu.
| Aurrekoa Rachkam Gorriaren altxorra |
Tintinen abenturak 1943-1944 |
Ondorengoa Eguzkiaren Tenplua |
| Tintinen abenturak (Hergé) | ||
|---|---|---|
|
Tintin sobieten herrialdean (1929) • Tintin Kongon (1931) • Tintin Amerikan (1932) • Faraioaren Zigarroak (1934) • Loto Urdina (1935) • Belarri Hautsia (1937) • Uharte Beltza (1938) • Ottokarren Zetroa (1939) • Urrezko hagindun karramarroa (1941) • Izar misteriotsua (1942) • Adarbakarraren sekretua (1943) • Rachkam Gorriaren altxorra (1943) • Kristalezko 7 bolak (1944) • Eguzkiaren Tenplua (1948) • Tintin urre beltzaren lurraldean (1950) • Ilargira bidean (1953) • Ilargian oinez (1953) • Tournesol auzia(1956) • Ikatz stocka (1958) • Tintin Tibeten (1959) • Castafioreren bitxiak (1962) • Sidneyrako 714 hegaldia (1967) • Tintin eta pikaroak (1976) • Tintin eta Alpha-Art |
||