Kristalezko burezurra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
British Museumen dagoen kristalezko burezurra (ID Am1898C3.1), Mitchell-Hedges burezurraren antzeko neurriak ditu.

Kristalezko burezurra kuartzo gardenezko landutako burezur batzuk dira, artearen historian "kristalarri" izenez deituak, euren ustezko topatzaileek aurrekolonbiar mesoamerikako gailuak zirela baieztatzen zutelarik; halere zientzia ikerketak burutu ostean topatutako burezur horietako bat bakarra ere aurrekolonbiarra dela ezin izan da grogatu ahal izan. Ikerketa horiek burezurrak XIX. mendearen bigarren erdialdean landu zirela frogatu zute, ziurrenik Europan, hain zuzen ere, aurrekoloniar artearekiko berebiziko interesa zegoen garaian. Nahiz eta hainbat aldizkaritan burzezur hauek nolakabiteko botere mitikoak zituztela baieztatu izan, mota honetako kritalezko burezurren kondairak ez dute inoiz mesoamerikar indiarren edota gainontzeko amerindiarren mitologia osatu.

New Age mugimenduko hainbat kideek maiz burezur hauen inguruan naturazgaindiko fenomenuak jazotzen direla baieztatu izan dute, maiz fikziozko lanetan irudikatuak izan direlarik. Kristalezko burezur hauek oso gai ospetsua izan dira, hainbat zientzia-fikziozko telesaila, filma, eleberri eta bideojokoetan agertu izan direlarik, vodka marka batek ere bere izena darama.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kristalezko burezurra