Kristijonas Donelaitis
Wikipedia(e)tik
Kristijonas Donelaitis, latinez Christian Donalitius (Lasdinehlen, Mendebaldeko Prusia, 1714ko urtarrilaren 1a - Tollmingkehmen, Mendebaldeko Prusia, gaur egun Chistye Prudy, Kaliningradoko Oblasta, Errusia, 1780ko otsailaren 18a) lituaniar poeta izan zen.
Biografia [aldatu]
Teologia ikasi eta gero apaiz protestante izan zen Tollmingkehemen.
Donelaitis Lituaniako lehen idazle ezaguna da, bakarra XVIII. mendean. Metai ("Urtaroak"), Lituaniako lehen literatura-liburuak, ospe handia eman zion. Donelaitisek Lituaniako ohiturak, tradizioak eta izadia deskribatu zituen klasizismo greziarraren kutsua duen obra honetan. Metai Lituaniako epopeia nazionaltzat hartua izan da. Poema honez gainera, sei alegia eta "Lituaniako ezkontza bat" kontakizuna gorde dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.