Kroaziako Independentzia Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kroaziako Independentzia Gerra
Jugoslaviako Gerrak
Destruction of a tank.jpg
Kroaziar soldaduak serbiar tanke bati erasotzeko prest, 1992
Data 1991eko martxoaren 31a - 1995eko abuztuaren 7a
Lekua Kroazia
Emaitza Kroaziako independentzia
Gudulariak
Kroazia Kroazia
Kroazia Kroaziako Armada
Kroazia Talde paramilitarrak
Flag of Bosnia and Herzegovina (1992-1998).svg Bosnia-Herzegovina
Flag of Serbian Krajina (1991).svg Krajinako Serbiar Errepublika
Flag of SFR Yugoslavia.svg Jugoslavia
Logo of the JNA.svg Jugoslaviako Herri Armada
Tigrovizastava.jpg Arkanen tigreak (SDG)
Flag of Republika Srpska.svg Bosniako Serbiar Errepublika
Flag of AP Western Bosnia (1993-1995).svg Mendebaldeko Bosnia
Buruzagiak
Kroazia Franjo Tuđman
Kroazia Janko Bobetko
Kroazia Zvonimir Červenko
Kroazia Anton Tus
Kroazia Janko Bobetko
Kroazia Zvonimir Červenko
Flag of Bosnia and Herzegovina (1992-1998).svg Atif Dudaković
Flag of SFR Yugoslavia.svg Slobodan Milošević
Flag of Serbian Krajina (1991).svg Milan Babić
Flag of Serbian Krajina (1991).svg Goran Hadžić
Flag of Serbian Krajina (1991).svg Milan Martić
Flag of Serbian Krajina (1991).svg Mile Mrkšić
Logo of the JNA.svg Veljko Kadijević
Logo of the JNA.svg Ratko Mladić
Flag of AP Western Bosnia (1993-1995).svg Fikret Abdić
Tigrovizastava.jpg Željko Ražnatović
Indarrak
20-45.000 miliziano (1991)[1]
Armada:
Kroazia 76.800 (1990)[2]
Kroazia 55-78.000 (1991)[1]
Kroazia 150.000 (1995)[1]
borde 92.000 (1995)[1]
Flag of SFR Yugoslavia.svg 274.000 (1991)[1]
Flag of SFR Yugoslavia.svg 360.500 (1995)[1]
borde 6.000 (1992)[1]
Galerak
Kroaziar iturriak:
  • 20.000 hildako
  • 37.180 zauritu
  • 2.915 desagertu
Serbiar iturriak:
  • 447.316 erbesteratu
  • Hildako eta zauritu ezezagunak

Kroaziako Independentzia Gerra (kroazieraz: Domovinski Rat, Aberriaren gerra; serbieraz: Рат у Хрватској edo Rat u Hrvatskoj, Kroaziako gerra) 1991 eta 1995 artean Kroazian gertatu zen gerra izan zen. Hasieran Kroazia eta Jugoslaviako Herri Armada (JNA) borrokatu arren, handik gutxira Kroaziako Armada sortu berria eta serbiar gutxiengoak eratutako Krajinako Serbiar Errepublika borrokatu ziren elkarren kontra. Serbiarrek Jugoslaviako Armadaren laguntza izan zuten. Kroaziarren asmoa bere herrialdearen burujabetasuna mantentzea zen; serbiarrena, berriz, Kroazian bere gutxiengoa bizi zen lekuak Serbiak anexionatzea zen. Gerra oso latza izan zen, batez ere Europan eta XX. mendearen bukaeran bizi zen gizarte batentzat.

Kroazian nazionalistek antolaturiko erreferendum baten ondoren (1991ko maiatza) kroaziarrek independentzia aldarrikatu zutenean hasi zen gerra, serbiarrek ez baitzuten erreferendumaren emaitza onartu. 1995. urtean amaitu zen, Daytonako eta Erdut-eko akordioak izenpetu zirenean.

Gerra aurreko egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franjo Tuđman presidentea.

1990. urteko maiatzean egin ziren Kroazian lehen hauteskunde libreak, alderdi-aniztasunarekin. Kroaziar Elkargo Demokratikoa (HDZ) alderdi nazionalista izan zen, gehiengoa lortuta, irabazlea, eta alderdi horren buruzagia, Franjo Tudjman, hautatu zuen Legebiltzarrak Errepublikako presidente. Era horretan, federazioaren etorkizuna zela-eta, areagotu egin ziren Belgradeko buruzagi serbiarrekiko tentsioak; izan ere, HDZ alderdiak independentzia ekonomiko, politiko eta militar handia eskatzen zuen Kroaziarentzat.

Milosevic buru zuen serbiar errepublikako agintarien gogortasunak ezinezko egin zuen kroaziar burujabetzari buruzko negoziazio oro.

1991ko maiatzean, kroaziarren % 94k independentziaren aldeko botoa eman zuen HDZ alderdiak antolaturiko erreferendum batean; Kroaziako serbiarrek (Kroaziako biztanleria osoaren % 11,5, batez ere Krajinan bildua), boikota egin zioten erreferendumari. Kroaziaren independentzia, 1991ko ekainaren 25ean aldarrikatua, ez zuten onartu, ez gobernu federalak, ezta Krajinako serbiarrek ere.

Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez HDZren aginpidea, ez independentziaren ikurrak (bandera berriak naziek Bigarren Mundu Gerran sorturiko Ustasharen Kroazia independentearena gogorarazten zuen), ez zituzten onartu Krajinako serbiarrek, eta armak hartu eta armada federalaren laguntza eskuratu zuten. Armada federala, pixkanaka-pixkanaka, serbiarren mende geratu zen; kroaziar soldadu askok desertatu, eta gudaroste federalaren kontrako erakunde militar bat sortu zuten HDZren gidaritzapean, Kroaziako lurraldea defendatzeko.

Jugoslaviako Herri Armadak (JNA) 1991n gauzatutako eraso-estrategiaren mapa, CIAren arabera.

Borrokaldiak izan ziren Karlovac, Osijek, Zadar eta Dubrovnik hirien aldirietan, eta, Vukovar erori zenean, armada federalak kroaziar lurraldearen % 30en kontrola lortu zuen. Europako Erkidegoak (gaurko Europar Batasunak), hasieran, ez zuen onetsi nahi izan Kroaziaren independentzia, eta nahiago izan zuen gobernu federalaren alde jarri (Ante Markovic zen presidente).

Nolanahi ere, Balkanetako nazio-auziaren konplexutasuna, eta mugimendu nazionalista gainerako errepubliketara zabaltzeko arriskua zela-eta, larritasunez ikusten zen atzerrian Kroaziako egoera. Alemaniak, kontuan izan gabe arbitratze-batzordearen ezezko iritzia (Europako Erkidegoak ezarri zuen batzordea independentziaren baldintzak aztertzeko), Kroaziaren independentzia onestea erabaki zuen bere aldetik 1991ko abenduan. 1992ko urtarriletik apirila bitartean, hogeita hamar bat herrialdek -Europako Erkidegoko kideak ziren gehienak-, Kroaziaren independentzia ezagutzea erabaki zuten. 1992ko maiatzean onartu zuten Kroazia Nazio Batuen Erakundean.

Bitartean, gudaroste federalaren eta kroaziar milizien arteko borrokaldiak ez baitziren eteten, NBE esku hartzera deliberatu zen, eta nazioarteko oste bat (UNPROFOR) bidali zuen Kroaziara 1992ko martxoan. Ez zen lortu, ordea, gatazkari konponbiderik ematea, ez alderdi militarretik ez politikotik.

1993ko urtarrilean borrokaldiak izan ziren Krajinan eta Maslenicako eskualdean. 1994ko martxoan, Bosniako oste kroaziar-musulmanekin aliantza bat izenpetu baitzuten kroaziarrek, aliantza horrek aski gorabehera izan zuen arren, kroaziar gudarosteak esku hartu ahal izan zuen Bosnian, eta, kroaziarrentzat garrantzitsuagoa zena, 1995eko maiatzean, Mendebaldeko Eslavoniako lurraldeak berreskuratu zituen.

Gerraren bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Ekaitza operazioa»
Vukovarko setioko biktimen memoriala: 938 hilarri.

1995eko abuztuan, erasoaldi gogor bat egin zuten kroaziarrek Krajinako serbiarren kontra, Jugoslavia ohiko gatazkek sortu duten biztanleen ihesaldirik handienetako bat eragin zuena. 300.000 serbiarretik gora atera ziren Krajinatik Serbia aldera. NATOren bonbardaketek ahulduta, Bosniako serbiarrek ez zuten gerran gehiago esku hartu, ezta Belgradeko agintariek ere. Serbiarren kontrako garaipen militar horiek gehiengoa eman zioten, alde handiz, HDZri 1995eko urriko hauteskunde aurreratuetan; aldi berean, ordea, gogor salatu zuen oposizio gero eta lehiatsuago batek erregimenaren autoritarismoa. Bosnia-Herzegovinako bakeari buruzko Daytonako akordioez gainera (1995eko abendua), Kroaziak ere izenpetu baitzituen, Ekialdeko Eslavoniaren gaineko Erdut-eko akordioek (ordu arte serbiarren osteen esku egona baitzen eskualde hori), kroaziar estatuak pixkanaka-pixkanaka 1991. urtean zituen muga berak berreraiki ahal izan zituen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kroaziako Independentzia Gerra Aldatu lotura Wikidatan