Kromoterapia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kromoterapia gaixotasun fisiko eta mentalak tratatzeko, koloreak erabiltzen den terapia da. Koloreak lasaitzeko, inspiratzeko, orekatzeko eta gure pertzepzioa areagotzen dute, ondorioz koloreak material terapeutiko bezala hartu daitezke. Kolore bakoitza gizakiei modu desberdin batean ailegatzen dira efektu desberdinak sorrarazten dituzte. Normalean, 8 kolore desberdin erabiltzen dira:gorria,laranja,berdea,turkesa,urdina,morea eta arrosa edo magenta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipokrates, greziar medikua izan zen, medikuntza modernoaren aita titulua duena. Antzinako Grezian jaio eta bizi izan zen. Besteak beste, "Corpus hippocraticum", "Pronostikoaren tratatua" eta "Aforismoak" lanen egilea da. Bere meritu nagusia izan zen gaixotasunen ikerketan metodo arrazionala garatu izana, behaketa eta esperientzian oinarritua. Bere arabera, jaungoikoen ondorioz baino, gaixotasunak gertatzen ziren eragile naturalengatik. Sendagileen etika arautegi ezaguna den zin hipokratikoaren asmatzailetzat hartzen da.


Hipokrates kolore desberdinetako baltsamoak erabiltzen zituen eta Avizena, arabiar medikua IX. mendean koloreen propietateei buruz idatzi zuen gaixotasunen arloan. Nahiz eta kromoterapian duela mende batzuk ahaztuta egon zen arren filosofo eta zientifiko asko gai honi buruz asko arduratu ziren eta XX .mendean berriro modu terapeutikotzat erabiltzen hazi zen. Lüsher-en testa aurrerakuntza handi bat izan zen sistema autonomoaren metabolismoaren koloreen eragin desberdinak aztertzen zituen.Newtonen teoriaren arabera, argi zuria 7 koloreetan deskonposatu daiteke gure ikusmenean. Kromoterapiaren arabera elikadura egokia izateko, janarien koloreak kontua izan behar dira. Kolore gorriko horiko eta laranjako elikagaiak estimulatzaileak dira.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendu hau ondo ateratzeko gela zuri batean egin behar da,bestelako koloreak proiektatzean oso erraza bai da.Gela erabili ordez gorputzean nahiago dugun kolorea erabili daiteke.Normalean egunero egunero 30 minutu gutxi gora behera.15 egun pasa ondoren efektuak ikusgarriak izaten dira.

Tratamendua ahalik eta arropa gutxienarekin aplikatu behar da eta ehun naturaleko jantziak eramatea gomendatzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]