Krotona
Wikipedia(e)tik
Krotona (italieraz: Crotone) Italia hegoaldeko hiria (Catanzaro probintzia, Calabria), Tarento golkoan (Tirreniar Itsasoa). 53.983 biztanle ditu. Eskualdeko industriagune garrantzitsuena da (kimika-industria eta zinka).
[aldatu] Historia
Akaiarrek sortu zuten Krotona K.a. 710. urte aldera, eta geroztik Magna Graeciako kolonia garrantzitsuenetakoa izan zen. Erromatarrek hartu zuten K.a. 194an. Bertan bizi izan zen Pitagoras.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.