Krupp sendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Krupp sendiaren etxe zaharra.

Krupp sendia Alemaniako industri gizonen familia bat da. Dinastia honek munduko enpresa handienetakoa sortu zuten eta Alemaniako industrializazioaren sinbolo bihurtu ziren XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran. 1999an Thyssen AGrekin batu eta gero ThyssenKrupp AG industri taldea bihurtu zen.

Alfred Kruppek (1812-1887) bere aitaren galdarategia Alemaniako lehenengo industria astun bihurtu zuen. Friedrich Alfredek (1854-1902) inperio siderometalurgikoa sortu zuen Alemaniako estatuko itsasontzien eta arma astunen eskaerari erantzuteko.

Krupp sendiaren anagrama: hiru trenbide gurpilak.

Mundu mailan altzairuaren ikur bihurtuta eta garaiko hainbeste asmakuntza iraultzaileen ondorioz, Alemaniak izan zituen gerra guztietan armagintza funtzezkoa izan zen. Besteak beste beraien lantegietan egin zituzten armak gerra hauetan erabili ziren askotan erabakiorrak bihurtuta: Franko-Prusiar edo Frantzia-Prusia Gerra, Lehenengo Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerra. Aurreko gerretaz aparte, Krupp lantegietan egindako hainbeste arma erabili zituzten XIX. eta XX. mendeetan egondako guda askotan.

Krupp dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Amalie Krupp (1732-1810)
  2. Friedrich Krupp (1787-1826), lantegiaren sortzailea
  3. Alfred Krupp (1812-1887), "Kanoien erregea"
  4. Friedrich Alfred Krupp (1854-1902), Margarethe Kruppekin ezkondu zen, ezkondu aurretik Freiin von Ende (1854-1931)
  5. Bertha Krupp (1886-1957), Gustav Krupp von Bohlen und Halbacharekin ezkondu zen (1870-1950)
  6. Alfred Krupp von Bohlen und Halbach (1907-1967), "Azken Krupp"
  7. Arndt von Bohlen und Halbach (1938-1986) (haren eskubidei uko egin zien Alfried Krupp von Bohlen und Halbach-Stiftungaren alde, 1966)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]