Kryvy Rih
|
Kryvy Rih |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| 'Ofiziala' | Кривий Ріг | ||
| Estatua | |||
| Oblast edo probintzia | Dnipropetrovsk | ||
| Koordenatuak | 47°55′N 33°15′E / 47.917°N 33.25°EKoordenatuak: 47°55′N 33°15′E / 47.917°N 33.25°E | ||
| Eremua | 407.3 km2 | ||
| Lehen aipamena | 1775 | ||
| Posta kodea | 50000-50479 |
||
| Biztanleria | 696.667 bizt. (2005) | ||
| Dentsitatea | bizt./km² | ||
| http://www.kryvyirih.dp.ua// | |||
Kryvy Rih (ukraineraz: Кривий Ріг) edo Krivoi Rog (errusieraz: Кривой Рог) ukrainako hego-ekialdeko Dnipropetrovsk oblasteko hiria da. Dnieperren arroko Inhulets eta Saksahan ibaien elkargunean dago. 2005ean 696.667 biztanle zituen[1].
Eduki-taula |
[aldatu] Ekonomia
Munduko burdingintza-gune garrantzitsuena da (50 milioi tona burdina urtean). Uranio-meatzeak (Terny, 1969an Kryvy Rihek anexionatu zuen hirian). Metalgintza, mekanika-industria.
[aldatu] Historia
Kosakoen gunea zen XVII. mendean, eta 1881. urtean hasi zen frantses konpainia bat bertako burdina ustiatzen. Naziek okupatu zuten hiria 1941ean, eta guztiz suntsitu zuten bertako industria-azpiegitura, 1943-1944. urteetan, sobietarrak berriro sartu aurretik. Eraberritu egin zituzten instalazioak gerra ondoren, eta industria-hiri garrantzitsu bihurtu zen 1960. urtetik aurrera.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Krivoy Rog city, Ukraine Ukrainetrek.com