Krzysztof Zanussi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Krzysztof Zanussi
Krzysztof Zanussi
Krzysztof Zanussi 2010ean.
Datu pertsonalak
Jaio 1939ko ekainaren 17a
Polonia Varsovia (Polonia)

Krzysztof Zanussi (Varsovia, 1939ko ekainaren 17a) poloniar zinemagilea da.

Fisika, filosofia eta zinema-ikasketak egin zituen. Film laburrak eta telebistarako dokumentalak egin zituen bere lehen film luzea egin aurretik, Struktura Krysztalu (1969), kritikak goraipatua eta nazioarteko hainbat zinemalditan saritua izan zena. Poloniako gizartearen kritika egin eta berrogeita hamar urtez nagusi izan zen sistema politikoaren ustelkeria salatu izan du bere filmetan. Ospe handia izan du mundu osoan eta zenbait film egin ditu atzerrian: The Catamount Killing (1974), Wege in der Nacht (1979) eta A Man from a Far Country (1981), Juan Pablo II.a Aita Santuaren biografia. Zanussi da, Andrzej Wajda eta Krzysztof Kieslowskirekin batera, poloniar zinemagilerik ezagunena.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Struktura kryształu (1969)
  • Zycie rodzinne (1971)
  • Illuminacja (1973)
  • Bilnas kwartalny (1974)
  • The Catamount Killing (1974)
  • Barwy ochronne (1976)
  • Spirala (1978)
  • Contans (1980)
  • Kontract (1980)
  • A Man from a Far Country (1981)
  • Imperatyw (1982)
  • Rok spokojnego słońca (1984)
  • Paradygmat (1985)
  • Gdzieśkolwiek jest, jeśliś jest... (1988)
  • Stan posiadania (1989)
  • Życie za życie. Maksymilian Kolbe (1990)
  • Dotknięcie ręki (1992)
  • Cwał (1995)
  • Brat naszego Boga (1997)
  • Życie jako śmiertelna choroba przenoszona drogą płciową (2000)
  • Suplement (2002)
  • Persona non grata (2005)
  • Il Sole Nero (2007)
  • Serce na dłoni (2008)
  • Rewizyta (2009)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krzysztof Zanussi Aldatu lotura Wikidatan