Ktesibios

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ur erloju greziar baten berregitea. Agoraren Museoa, Atenas.

Ktesibios Alexandriakoa (grezieraz Κτησίϐιος/Ktêsíbios) (K. a. 285-K. a. 222), Alexandrian jaioa, Antzinako Greziako asmatzaile eta matematikari bat izan zen, K. a. III. mendean bizi izan zena. Fenomeno naturalen ikerketari buruz eginiko bere ekarpenak, soilik Arkimedesenen azpitik daude. Aire konprimatuari buruzko lehen tratatua idatzi zuen, bere elaboraziorako ponpa pneumatikoak edo baita kanoiak ere erabiliz. Ikerketa hauek, On Pneumatics airearen elastikotasunaren entseguekin batera, pneumatikaren aita izatearen ospea eman diote. Bere idazkietako bakar bat ere ez da mantendu, bere Memorabilia barne. Bere lanen bilketa, osorik Ateneo Naukratisekoak bildu zuen, nork bere lanean aipatzen duen, Filon Bizantziokoa eta Vitruviogatik ezagutzen den arren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ktesibios, ziuraski, Alexandriako Museoko pertsonarik garrantzitsuenetako bat izango zen Ptolomeo I.a Soter eta honen oinordeko izan zen Ptolomeo II.aren garaian. Oso gutxi ezagutzen da bere bizitza eta lanari buruz. Esaten denez (ziur aski Diogenes Laertziok), Ktesibios, ile-apainketa zerbitzu bat eman zuen antzinateko lehen pertsona izan zen. Bizargin bezala eman zuen bere bizitzaren garai honetan, kontrapisuzko palanka baten bidez, ispilu doigarri bat asmatu zuen. Bere beste asmakuntzak, hidraulikaren barnean egin zituen, organo hidrauliko edo hydraulis bat, egungo organoaren aurrekaritzat jotzen dena eta klepsidra izeneko ur erloju bat garatu zuen. Klepsidrak, Christiaan Huygens herbeheretar fisikariaren garaira arte asmatu ziren erloju guztien artean zehatzena zen. Fisikari herbeheretarrak, pendulu bat erabili zuen erlojuaren makineria erregulatzeko, XVII. mendean. Sifoiaren printzipioa, Ktesibiosi eman zitzaion.

Ktesibiosen lana aipatzen duten antzinateko azken zientzialariak, Proklo (Euklidesen lan batzuk aipatu zituena) V. mendean eta Heron Alexandriakoa dira.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "The principle of the hydraulic organ", Ch; MacLean,. S.I.M. 1905.
  • "The Organ of the Ancients", Henry George Farmer, Isis, Vol. 17, No. 1 (1932), pp. 278-282
  • "Histoire mondiale des sciences", Colin Ronan, (1988), 2ª édition, Seuil ISBN-2020362376 (non klepsidren garapenean hobekuntzak lortzeko Ktesibiosen lanak deskribatzen diren).
  • "hydraulus dans Dictionnaire des antiquités grecques et romaines" - Daremberg y Saglio 1920.
  • "Tittel, article hydraulus, dans Real Encyclopedia der klassichen". Altertum Pauly y Wissowa.