Kuboide
Wikipedia(e)tik
Kuboidea (Cuboideum) oineko hezur bat da, bikoitia, laburra, kubo ez erregular formakoa, sei aurpegiduna: goikoa, behekoa, alboetakoak, aurrekoa eta atzekoa. Horietatik hiru, artikularrak dira.
Tartsoko bigarren ilararen kanpoaldean dago. Kalkaneoarekin, hirugarren kuneiformearekin eta 4. eta 5. metatartso-hezurrekin artikulatzen da.