Cuélebre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuelebre» orritik birbideratua)
Cuélebreren irudia Eliseo Nicolás Alonsok egindako zurezko tailu batean.

Cuélebre altxorrak zaintzen dituen suge erraldoia da. Xana pertsonaiak edo Ayalgak ere zaintzen ditu. Hilezkorrak direnez, mendeen poderioz ezkatak gogortzen zaizkie eta zeharkaezin bihurtuz eta saguzar hegoak hazten zaizkie, dragoi itxura hartzen dutelarik. Zaintzen duten tokitik ez dira mugitzen normalean, ez bada artaldea edo gizakiren bat jateko.

Cuélebrei buruzko ipuinetan, Cuélebrea hil ahal izateko gori-gorian dagoen harria edo orratzez betetako ogi zatia eskaintzen zaie jateko. Cuélebreekin lotutako beste mito bat «Cuélebrearen harriarena» da. Harriak gaixotasunak sendatzen ditu. Cuélebreari sei suge gehitzen zaizkio, haien guztien adurrek gogortzean harri hori osatzen dutelarik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sordo Sotres, Ramón: Mitos de la naturaleza en Asturias y Cantabria. El Jogueru bilduma. 1994.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]