Kuia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Kuia
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Cucurbitales
Familia: Cucurbitaceae
Leinua: Cucurbiteae
Generoa: Cucurbita
L.

Kuiak Cucurbita generoko landare-espezieak dira. Askotan Cucurbita pepo eta Cucurbita maxima espeziea izendatzeko erabiltzen da, baina Cucurbita mixta eta Cucurbita moschata espezieen zenbait barietateren izen gisa ere erabiltzen da.

Kalabaza hitza erabiltzen da, baina Hegoaldean bakarrik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuiaren zurtoina

Kuiaren jatorria ez da ezagutzen, baina uste da Ipar Amerikan sortu zirela. Kuia-hazi zaharrenak Mexikon aurkitu izan dira, eta K. a. 7000 eta 5500 urteen artekoak omen dira.

Kuiaren fruituak 4-8 kilokoak izan ohi dira, eta handienak (C. maxima espeziekoak) 34 kilo izatera irits daitezke. Kuien forma oso aldakorra da, esferikotik luzangaraino; azala leuna da eta zainduna izan daiteke. Kuia gehienak laranjak edo horiak dira, baina berde argiak, berde ilunak, zuriak, gorriak edo grisak ere izan daitezke. Mami hori-laranja kolorekoa dauka, trinkoa, ehundura sendokoa eta zapore gozokoa.

Kuia landare monoikoa da, hau da, lore arrak eta emeak ditu ale berean. Lore distiratsu eta koloretsuak dauzka, baina bizitza laburrekoak: zenbaitetan egun batez besterik ez dira irekitzen.

Kuiak pigmentu laranjei zor die bere kolorea. Luteinan aberatsak dira, bai eta alfa- eta beta-karotenoan ere.

Laborea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zikloa ondo burutzeko toki eguzkitsu eta beroa behar du. Beraz sororik eguterenean kokatuko dugu. Ongarri organiko asko behar du lurrak, nahiz eta heldu gabekoa izan. Kuia landare herrestari edo igokaria da. Normalean fruituak lurrazala ukituz hazten direnez, lur nibelatua beharko da, fruituak ustel eraziko lituzketen putzuak sor ez daitezen.

Erein: martxo-maiatz bitartean. Zuzenean soroan.

Lanak: sustrai-sistema oso azalekoa du eta lehortearekin asko sufritzen du. Beraz, ureztatuta ondo zaintzerik ez badago, lurzorua hondakin organikoz osaturiko geruza batez estaltzea komeni da.

Azaleko zainen garapena indartzeko jorraldiak burutu. Gaitzik arruntena oidioa da; sufreaz edo zinka duten konposatu organikoz tratatzen dena. Izurriteen artean landare-zorria. Bien erasoak, ordea, ez dira kezkagarriak.

Uzta: urri-azaro-abenduan, lehen izotzak baino lehen. Toki lehor eta aireztatuetan ongi kontserbatu ohi dira neguan.

Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilpena sukaldaritzan: indaba, dilista, txitxirio eta abarrekin jartzen da eta zapore gozoa ematen dio.