Kuleto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kuleto
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Generoa: Amanita
Espeziea: Amanita caesarea
Ezaugarriak
Gills icon.png 
orriak himenioan
Flat cap icon.svg 
txapel laua
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kuletoa edo gorringoa (Amanita caesarea) perretxiko mota bat da.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran arrautza forma du, erabat zuria, perretxiko osoa bolba zabal elastiko batek estaltzen baitu. Gero, hazten denean, urratu egiten da goitik eta kolore gorri-laranjako txapela ikus daiteke. Txapela agerian duela baina oraindik atera gabe dagonean, arrautza gogorraren gorringoa oroitarazten digu. Azkenik, txapel osoa atera eta gero, bere neurri, forma eta kolorearengatik oso ederra den perretxikoa azaltzen da. Txapelak 20 cm-rainoko diametroa du. Hasieran ganbila da, baina gero lautua, eta kolore gorri-laranja du. Txapeleko azala leuna, distiratsua eta ertzean ildaskatua. Gainalde biluzia, garatxorik gabea, baina noizbehinka bolbak zati handi zuriren bat utz dezake. Orriak hertsiak dira eta urre-hori kolore polita dute. Hanka lodia, zilindrikoa eta oinaldean erraboila, goitik beheraino orrien kolorekoa. Goialdean kolore berdineko eraztuna du eta oinaldean bolba zabal, zuri, lodi, mintzaire eta elastikoa. Mami trinko eta zuria, baina txapeleko azalaren eta hankako kanpo-geruzaren azpian horixka. Usain eta zapore atseginak. Espora zuri, ezamiloide eta eliptikoak.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku lehorretan bizi da; ondo egurastutako lur hondartsuak ditu gogoko, batik bat hegoalderantz begira daudenak, batez ere harizti, pagadi eta gaztainondoen azpian sortu ohi da. Sasoi beroetan ernamuintzen da, hiruzpalau aleko taldetan belar artean, abuztu-erdialdetik urri-erdialdera gehien bat. Gero eta urriagoa da, gogokoen dituen habitatak nabarmen murriztu baitira.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri bikaina da, baina kasu egin, ez nahas Amanita muscaria edo kuleto faltsu pozoitsuarekin. Azken honen hanka eta orriak kremazuriak dira, ez horiak, oso bolba hauskorra, ia gabekoa, honen kondarrak garatxo moduan txapelean utzi baititu, nahiz eta batzuetan euriarengatik desagertu, eta ateratzeko lekua desberdina du, urki eta koniferoen azpian ateratzen baita, ez hostozabalen azpian.

Perretxiko hau erromatarren garaitik gaur egun arte preziatuena izan da Europako nazio ugaritan, hizkuntza desberdinetako izenen kopuruan ikus daitekeenez.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kuleto Aldatu lotura Wikidatan

Irudi gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]