Kumuluninbo

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:44, 16 apirila 2015
Kumuluninbo
Núvols cúmulus
Kumuluninboa Oklahoman. Euri-jasa eskuinean.
Altitudea: 600 m eta 15 km artean
Prezipitazioa: Erauntsi handiak, batzuetan kazkabarra.
Laburdura: Cb
Ikurra: Calvus
Capillatus

Kumuluninboak (latinetik: cumulus, "pila", eta nimbus, "euria") oso garapen bertikal handia duten ekaitz hodeiak dira. Oinarria 2.000 metrotik behera izaten da eta gainaldea 15 edo 20 kmko altitudean egon daiteke. Oinarri iluna daukate eta erauntsi mardulak, maiz kazkabarrarekin, eta ekaitz elektrikoak eragiten dituzte.

Gainaldeak duen itxuraren arabera, bi kumuluninbo mota bereizten ahal dira:

  • Calvus: Gainalde leun eta biribilkara, ez haritsu edo ildoxkatua.
  • Capillatus: Gainaldea zirruen antzekoa, haritsua edo ildoxkatua (adats zuri nahasia bezalakoa), askotan ingude formakoa (incus).

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kumuluninbo Aldatu lotura Wikidatan