Kunimundo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kunimundo (567an hila), gepidoen azken erregea izan zen VI. mendean.

565ean piztu zen lonbardiar eta gepidoen arteko gerra, azken hauek lonbardiarren nagusitasunaren aurrean Justino II.a bizantziar enperadoreari laguntza eskatu ziotelarik, trukean Sirmio hiria emango ziotela aginduz (egungo Sremska Mitrovica, Serbian), euren hiriburua zena. Lonbardiarrak garaituak izan ziren eta Kunimundok ez zuen bere agindua bete eta Sirmio mantendu zuen.

Lonbardiarrak orduan abaroekin aliatu ziren. Kunimundok berriz agindu zion Justinori Sirmio emango ziola, baina orain enperadoreak euren aliantza sinestaraziko dio lonbardiarrei neutral mantenduko dela dioen bitartean. Sirmio tropa bizantziarrei emana izango da hiria zaintzen zuten soldadu gepidoak borrokara bil zitezen.

567an lonbardiar-abaro aliatuek gepidoak erabat garaitu zituzten, hauen erregea hilez eta hauen lurralde guztiak abaroekin banatuz, Justino II.ak Sirmio mantendu zuen bitartean. Lonbardiarren errege zen Alboinok Kunimundori burua moztu zion honen burua kopa bezala erabiliz. Gainera, gerra harrapakin bezala Kunimundoren alaba zen Rosamunda hartu zuen.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak