Kunlun mendiak
Wikipedia(e)tik
Kunlun mendiak (txinera sinplifikatuaz: 昆仑山; txinera tradizionalaz: 崑崙山; pinyinez: Kūnlún Shān) Asiako mendilerroarik luzeenetariko bat da, 3.000 km baino gehiago dituena.
[aldatu] Geografia
Txinako mendebaldeko mugatik gertu dago, hegoalderantzako bidean, pamir mendien ondoan, gero ekialderantz jotzen Tibet iparraldeko mugara arte. Tarim arroaren hegoaldean dago, Taklamakan eta Gobi basamortuetaraino. Mendilerroak 6.000 metro baino altuagoak diren 200 mendigainak ditu. Mendirik altuenak Kongur Tagh (7.719 m.), Dingbei (7,625 m.) eta Mutzagata (7.546 m.) izanik.
Bere hegoaldeko aldeak Yangtze eta Huang He ibaien arroak betetzen ditu.
[aldatu] Mitologia
Kunlun mendiak taoismoaren paradisutzat dituzte. Kondairak dio paradisua ikusteko lehendabizikoa Zhou dinastiaren Mu erregea (K. a. 1001-K. a. 947) zela. Hantxe Huangdiren, Emperadore Horia mitikoaren, Jadezko Jauregia aurkitu zuen eta baita Xiwangmu, Mendebaldeko Ama Erregina.