Kupang
Wikipedia(e)tik
|
Kupang |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Eskualdea | Mendebaldeko Timor | ||
| Koordenatuak | 10°11′S 123°35′E / 10.183°S 123.583°EKoordenatuak: 10°11′S 123°35′E / 10.183°S 123.583°E | ||
| Eremua | 180,27 km2 | ||
| Biztanleria | 450.000 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 2.496,26 bizt./km² | ||
| http://www.kupangkota.go.id/ | |||
Kupang, Indonesiako hego-ekialdeko hiri bat da, Ekialdeko Nusatenggara probintziako hiriburua, Mendebaldeko Timorren. 2012ko 450.000 biztanle zituen.[1]
Probintzia-hiriburua denez, garraiobidez ondo lotuta dago inguruko uharteekin, eta administratiboki ere harreman aberatsak ditu eurekin. Portugaldarren eta holandarren kolonizazio-sasoietan, Kupango portua oso garrantzitsua izan zen; merkataritza-gune indartsua zegoen bertan. Oraindik ere badaude orduko aztarnak hirian.
Historia [aldatu]
XX. mendearen hasieran, Europa eta Asia lotzen zituzten hegazkinen ibilbideetan lur hartzeko eta erregai-hornidurarako gune nagusietako bat izan zen. Ekialdeko Timorko gatazkaren sasoian ere, leku erabakigarria izan zen.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Kupang) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.5 | 26.3 | 26.3 | 26.5 | 26.6 | 26.0 | 25.6 | 25.8 | 26.8 | 27.7 | 27.3 | 26.6 | 26.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 389 | 345 | 209 | 77 | 36 | 24 | 19 | 5 | 9 | 39 | 139 | 254 | 1545 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 18.3 | 16.3 | 12.5 | 5.8 | 3.7 | 1.6 | 1.1 | 1.1 | 1.1 | 1.6 | 7.6 | 15.3 | 86 |
| Iturria: [2] | |||||||||||||