Kurdu

Wikipedia(e)tik
Kurdu etnia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kurdu etnia

1. lerroa: SaladinoSherefxan BidlisiEhmedê XanîNezami Ganjavi

2. lerroa: Mustafa BarzaniMassoud BarzaniJalal TalabaniLeyla Zana
3. lerroa: Ahmet KayaŞivan PerwerRahim Moeini KermanshahiSeyhmus Dagtekin

4. lerroa: Feleknas UcaBahman GhobadiAzad AzadpourDarin Zanyar
Biztanleak guztira 31,5 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Flag of Kurdistan.svg Kurdistanen eta Kurdistango zatiren bat duten estatuetan: 29,5 milioi[1]

 Libanon: 200.000[2]  Afganistanen: 200.000[2]
 Azerbaijanen: 150.000[2]
 Israelen: 100.000[3]
 Errusian: 100.000[4]
 Armenian: 45.000[2]
 Alemanian: 500.000 – 800.000[2][4]
 Suedian: 50.000 – 60.000[5]
 Erresuma Batuan: 100.000[6]

 Frantzian: 100.000[2]
Hizkuntza kurduera
Hainbat dialekto ditu: soranera, zazera, ipar kurduera eta hego kurduera
Erlijioa Gehienbat islamismo sunita;
orobat, islamismo xiita, jazidismoa, jarsanismoa, judaismoa, kristautasuna.
Zerikusia duten beste giza taldeak Iraniar multzoko beste etnia batzuk (talysh etnia• balutx etniagilak etnia• lurs etnia• pertsiar etnia)

Kurduak (kurdueraz: کورد / kurd) iraniar etnien multzoko talde etnolinguistiko bat dira; kurdueraz mintzo dira, eta gehienbat Kurdistanen bizi dira, goi-ordoki zabaleko eskualde menditsu batean. Kurdistan zatituta dago Turkiaren, Iraken, Iranen, Siriaren eta Armeniaren artean, estaturik gabeko nazioa izaki.

Kurdistandik kanpora ere kurdu talde handiak bizi dira, bereziki Kaukaso aldean; neurri handi batean, historian jasan dituzten deportazioen eta errepresioaldien ondorioz. Hartara, aspaldidanik kurdu ugari bizi da Turkiaren mendebaldeko hirietan, Armenian, Georgian, Israelen, Azerbaijanen, Errusian, Libanon eta, azken hamarkada hauetan, Mendebaldeko Europako estatu batzuetan eta Ameriketako Estatu Batuetan.

Guztira 30 milioi inguru dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurduen hizkuntza irandarra bada ere, haien jatorria ez da zehatz ezagutzen. Zazpigarren mendean islamera bihurtu ziren; gehienak sunniak dira. Historia luzea badute ere ez dute herrialde bat eratu sekula.

Beren mendietan ardiak eta ahuntzak zaintzea izan da antzinatik kurduen ohiko lanbidea. Gaur egun ere, kurdu asko bizi da udan azienda mendian larratzen, eta neguan ibarrera jaisten. Hala ere, kurdu gehienak bizileku finkotan bizi dira. Nomada taldeak antzina bezala leinuka antolaturik badaude ere, bizimodu hori utzi dutenak hirietan bizi dira, zein bere nazioko ohituren arabera.

Kurduak sarritan saiatu dira burujabetasuna lortzen, eta herri askoren kontra borrokatu behar izan dira: sumertar, asiriar, persiar, mongoliar, europar gurutzatuen eta turkiarren kontra. Haien buruzagi aipagarrieneko bat Saladin izan da. Lehen Mundu Gerraz geroztik, Irak, Turkia eta Irakek gogor zapaldu dituzte kurduen matxinada guztiak.

1961ean Irak iparraldeko kurduak matxinatu ziren; 1970ean bakea hitzartu zuten eta zenbait eskubide lortu zituzten, gobernu autonomoa besteak beste. Kurdu talde batek, Mustafa al-Barzaniren gidaritzapean, hitzarmena gauzatzea eragotzi zuen 1974an, eta gerra piztu zen berriro. Matxinadak porrot egin zuen handik urtebetera, baina borrokaldiak izaten dira noizean behin.

Irango 1979ko iraultzaren ondoren, borroka latzak izan ziren gobernuko gudarosteen eta autonomia politikoa eta kulturala aldarrikatzen ari ziren kurduen artean.

1988an, Irakeko gobernuak bultzatutako berkokatze programa batean, milioi eta erdi kurdu beren bizilekuak uztera eta beste leku batzuetara behartu zituzten.

1991n, Persiako golkoko gerrak kurduen itxaropenak piztu zituen, baina Irak galtzaile atera bazen ere, agintaritza ez zen aldatu. Irakek kurduen matxinada bat zapaldu eta milioi bat kurdu baino gehiago Turkia edo Iran aldera joatera behartu zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. CIAk etniak munduko estatuen arabera sailkatuta emandako kopuruak. Siriarako, Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuak emandako kopurua hartu da kontuan.
  2. a b c d e f The Kurdish Diaspora, Institut Kurde de Paris (Paris: Institut Kurde de Paris, 2006), <http://www.institutkurde.org/en/kurdorama/>.
  3. Lokman I. Meho: The Kurds and Kurdistan: A General Background, in Kurdish Culture and Society: An Annotated Bibliography. Konpilatzaileak: Lokman I. Meho eta Kelly Maglaughlin (Westport, CT: Greenwood Press, 2001), 4. orrialdea, Google Books zerbitzuan ikusgai.
  4. a b The cultural situation of the Kurds, Lord Russell-Johnston zenak eginiko txostena, Europako Batzordea, 2006ko uztaila.
  5. Kurdiska Riksförbundet i Sverige.
  6. Kurds in the UK, BBC News, 2008ko abenduaren 9a.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurdu Aldatu lotura Wikidatan