Kurfürstendamm

Koordenatuak: 52°30′03″N 13°18′46″E / 52.500833333333°N 13.312777777778°E / 52.500833333333; 13.312777777778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kurfürstendamm
Kurfürstendamm etorbidea eta Gilen Kaiserraren Oroimenezko Elizaren aireko ikuspegia 2003an.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinCharlottenburg-Wilmersdorf
Koordenatuak52°30′03″N 13°18′46″E / 52.500833333333°N 13.312777777778°E / 52.500833333333; 13.312777777778
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaJoachim II Hector, Elector of Brandenburg (en) Itzuli
Arkitektura
Dimentsioak3.500 (luzera) m

Kurfürstendamm (bertakoek maiz Ku'damm gisa laburtua) Alemaniako Berlin hiriburuko etorbide ospetsuenetako bat da. 3,5 kilometro luze ditu. Charlottenburg-Wilmersdorf barrutian dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Germaniako Erromatar Inperio Santuko Kurfürsten (printze-hautazaile) zirelakoei zor die.

1873an Otto von Bismarck Alemaniako kantzilerrak z agintaritzako idazkariari mezu bat igorri zion, berta kale honetan boulevard bat egiteko asmoa agertu zen. Azkenik, 1875ean Bismarckek 53 metro zabal zituen etorbide baten ideia inposatzea lortu zuen. 1886an eraikuntza lanei ekin zitzaien.

Berlingo Harresiaren bidez hiria Ekialdeko Berlin eta Mendebaldeko Berlingo eremuetan banatuta gelditzean Kurfürstendamm etorbidea Mendebaldeko Berlingo etorbide nagusia bilakatu zen, bertan Kempinski hotela, antzokiak, dendak eta zapata-dendak zeudelarik.

1989an Kurfürstendamm etorbide honetan bertan Love Parade ospetsuaren lehenbiziko ekitaldia ospatu zen.[1]

United Buddy Bears nazioarteko proiektua 2011ko udan guztian zehar Berlingo Kurfürstendamm etorbidean ikusgai egon zen.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]