Kurgan kultura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kurgan edo Jamna kulturaren kokapena

Kurgan Kultura edo Jamna Kultura Kalkolitoan eta Behe Brontze Aroan (K. a. 3600-2300 artean) Bug, Dniester eta Ural ibaiaren arteko lurraldeetan (Kaspiar Itsasoa eta Itsaso Beltzaren arteko estepan) garatu zen kultura arkeologikoa da.

Kultura honetako jendea nomada zen, nahiz eta ondoko ibaietan hainbat nekazal alor izan. Kultura honetako ezaugarri nagusia, berriz, kurgan (tumulua errusieraz) izeneko ehorzketak ziren. Gorpua ahoz gora eta belaunak tolestuta hilobi txiki batean kokatzen zen. Geroago gorpua buztinez estaltzen zen. Animalien gorpukiak (txerriak, ardiak, ahuntzak edo zaldiak) ere daude kurganetan, proto-indoeuroparrekin eta proto-indoiraniarrekin lotzen den ehorzketa-jarduera.

Izan ere, Jamna kultura proto-indoeuropearrekin uztartu da, Marija Gimbutas ikerlariak garatutako Kurgan hipotesian. Teoria horren arabera, beraz, indoeuroparren jatorrizko lekua, Urheimat deritzona, Kurgan kulturako kokagunea (Kaspiar eta Itsaso Beltzaren arteko estepa) izango litzateke.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurgan kultura Aldatu lotura Wikidatan