Kursaal jauregia
Kursaala Uliatik ikusia. |
|
| Mota | Biltzar jauregia edo auditorioa |
|---|---|
| Hiria | |
| Herrialdea | |
| Eserlekuak | 1.500 eserleku 1.800 lagunentzako tokia |
| Irekiera data | 1999 |
| Ekoizpena | Kursaal Fundazioa |
| Administrazioa | Donostiako Udala |
| Webgunea | Kursaal jauregiaren webgunea |
Kursaal jauregia Donostiako musika gune eta biltzar jauregia da, Rafael Moneo arkitekto tuterarrak eraikia. 1999 urtean inauguratu zen.
Bertan du egoitza nagusia Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak, eta Musika Hamabostaldiak ere hemen du kokalekuetariko bat.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Orube berean 1921an inauguratutako antzinako Kursaal kasinoa egon zen, eta hortik datorkio izena. Eraikinak bere 50 urtetako historian zehar gertakari ugari jasan izan zituen, bereziki 1922an jokoa legez debekatu baitzen, ondorioz diru iturri berriak sustatu asmoz hasieran eraikinarentzat pentsatu ez ziren beste jarduera batzuetara ere ireki zen: antzokia, zinema, etab.
Jabetza pribatuko eraikina izanik, bere jabeek eraikina kokatzen zen lursailari etekina ateratzeko irrikia agertu zuten, hortaz, nahiz eta Kursaal jauregia hiriko ikur garrantzitsuenetako bat izan, 1960ko hamarkadan eraikinaren erausketa lanei ekin zitzaien, lursail horietan beste eraikin bat eraikitzeko asmoz.
Eraikin berriarentzako proiektuen lehiaketa publiko bat ireki eta 1965ean lehenbiziko proiektu bat onartu zen, baina hura eraikitzeko zailtasunak zeudela eta, bertan behera utzi zen. 1972an beste proiektu bat aurkeztu zen, 1973an erakinaren itxiera eta behin betiko erausketa burutu zelarik.
1991-1994 bitartean proiektu berria onartu zen. 1995an eraikinaren eraikuntza laneei ekin zitzaion, azkenean 1999an amaitu zelarik.
Eraikina [aldatu]
Rafael Moneo arkitekto tuterarrak egin zuen proiektua. Beira zeharargizko bi prisma nagusiz osatua dago, harrizko plataforma oinarri dituela. Zurriola hondartza alderantz terrazak irekitzen dira, itsasoaz gozatzeko, eta hirirantz sarrera nagusiak, dendak eta erakusketa aretoak, Zurriola hiribideari kale giroa emateko. Proiektu hau 1999.urtean amaitu zen.
Prismek medietara begiratzen dute, Urgull eta Uliara, hiriarekin baino naturaren zati bailiran. Prisma hauek beira zeharargizko horma bikoitzez osatuak daude eta egitura metalikoari eusten dira. Beirazko hormen tartean argiztapena kokatua dago eta gauez pizten dira eraikinaren nortasun publikoa azpimarratzeko. Prisma hauetako bakoitzak areto bat du barnean, zurezko oholez estaliak: auditorioa eta ganbera aretoa.
Auditorioa [aldatu]
1800 eserleku ditu eta prisma handian kokatua dago, Urumea ibaitik hurbilen dagoena. Ikuskizun nagusiak (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiak, Zinemaldiko film ofizialak etab.) bertan egiten dira.
Ganbera Aretoa [aldatu]
600 eserleku ditu eta prisma txikian kokatua dago. Biltzar eta kontzertu txikietarako erabiltzen da.
Erabilera askotako aretoak [aldatu]
Biltzarrak, bilerak eta abar egiteko aretoak dira.
Kubo Aretoa [aldatu]
Gipuzkoa Donostia Kutxaren erakusketa areto nagusia da (Kubo aretoa).
Eraikinak jatetxe bat du baita ere, Martin Berasategi sukaldariarena, baita ere hainbat denda eta lurrazpiko parkina.
Iruditegia [aldatu]
-
Gauez Zurriola zubitik ikusita.
-
Zurriola zubia eta Kursaal jauregia.
Ikus gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Kursaal webgune ofiziala (Euskaraz)
- Kursaal fundazioav(Euskaraz)(Gaztelaniaz)
- Rafael Moneo Kursaalari buruz YouTube webgunean (Gaztelaniaz)
| Euskal Herriko biltzar jauregiak | ||
|---|---|---|
|
Baluarte • Bilbao Exhibition Centre • Europa • Euskalduna • Ficoba • Kursaal |
||