Kursaal kasinoa

Wikipedia(e)tik
Kursaal kasino» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kursaal kasinoa
Kursaal kasinoa, Euskal Herria.jpg
Kursaal kasinoa 1920an.
Herria Donostia
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Gipuzkoa
Koordenatuak 43°19′28.35″N 1°58′44.72″W / 43.3245417°N 1.9790889°W / 43.3245417; -1.9790889Koordenatuak: 43°19′28.35″N 1°58′44.72″W / 43.3245417°N 1.9790889°W / 43.3245417; -1.9790889
Garaia 1921-1973
Helbidea Gros auzoa
Kursaal kasinoa Donostia erdigunea-n dago
Kursaal kasinoa

Kursaal kasinoa (ofizialki, Donostiako Kursaal Itsas Kasino Handia) Gipuzkoako Donostia auzoko Gros auzoan zegoen eraikin bat zen, hain zuzen ere gaur egun Kursaal jauregia dagoen lekuan.

Eraikin dotore honen barnean kasinoa nahiz antzoki bat ere bazegoen.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Kursaal kasinoa 1921an inauguratu zen, bere diseinuak garai hartan Europan modan zeuden kursaal edo kasinoen itxurari jarraitu ziolarik.

Jauregia Groseko hondartza eta Urumea ibaia itsasoratzen den lekuaren aurrean kokatua zegoen, hain zuzen ere itsasoari irabazitako lursailetan. Eraikin honen sustatzaileek eraikina beraz gain Kursaal kasinoa eta Donostiako Erdialdea elkarlotzen zituen zubia ere eraiki zuten, zubi honek ofizialki Zurriola zubia izena zeraman, nahiz eta donostiarrek Kursaaleko zubia deitu. Zubia donostiako postaletako ohiko irudi bilakatu zen, batez ere bere borobil itxurako farolek ematen zioten itxurari esker.

Eraikinak bere 50 urtetako historian zehar gertakari ugari jasan izan zituen, bereziki 1922an jokoa legez debekatu baitzen, ondorioz diru iturri berriak sustatu asmoz hasieran eraikinarentzat pentsatu ez ziren beste jarduera batzuetara ere ireki zen: antzokia, zinema, etab.

Jabetza pribatuko eraikina izanik, bere jabeek eraikina kokatzen zen lursailari etekina ateratzeko irrikia agertu zuten, hortaz, nahiz eta Kursaal jauregia hiriko ikur garrantzitsuenetako bat izan, 1960ko hamarkadan eraikinaren erausketa lanei ekin zitzaien, lursail horietan beste eraikin bat eraikitzeko asmoz.

Eraikin berriarentzako proiektuen lehiaketa publiko bat ireki eta 1965ean lehenbiziko proiektu bat onartu zen, baina hura eraikitzeko zailtasunak zeudela eta, bertan behera utzi zen. 1972an beste proiektu bat aurkeztu zen, 1973an erakinaren itxiera eta behin betiko erausketa burutu zelarik.

Eraikina [aldatu]

Kursaal kasinoak bere barnean kasinoa edo jokalekua, jatetxea, zinema aretoak eta hainbat areto gehigarri zituen, bai eta 859 ikusleentzako edukiera zuen antzoki bat ere.

Bitxikeria [aldatu]

Gaur egun Donostiako Parte Zaharreko Kale Nagusian izen bereko Kursaal kasinoa dago.

Ikus gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]