Kurskeko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kurskeko gudua
Ekialdeko FronteaBigarren Mundu Gerra
Bundesarchiv Bild 101III-Zschaeckel-206-35, Schlacht um Kursk, Panzer VI (Tiger I).jpg
Granaderoak Kurskeko guduan
Data * Alemaniar erasoa: 1943ko uztailaren 5–16
  • Sobietar erasoa: 1943ko uztailaren 12 – abuztuaren 23
Lekua Kursk (Sobietar Batasuna)
51°30′4″N 36°3′5″E / 51.50111°N 36.05139°E / 51.50111; 36.05139Koordenatuak: 51°30′4″N 36°3′5″E / 51.50111°N 36.05139°E / 51.50111; 36.05139
Emaitza Sobietarren garaipena
Gudulariak
 Alemania  Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Erich von Manstein
Günther von Kluge
Hermann Hoth
Walther Model
Hans Seidemann
Robert Ritter von Greim
Georgi Zhukov
Konstantin Rokossovski
Nikolai Vatutin
Aleksandr Vasilevski
Ivan Konev
Indarrak
* 780.900 soldadu
  • 2.928 tanke
  • 9.966 kanoi
  • 2.110 hegazkin
* 1.410.361 soldadu
  • 5.128 tanke
  • 25.013 kanoi
  • 2.792 hegazkin

Kurskeko gudua Bigarren Mundu Gerran gertatu zen, 1943. urteko uztailean hasi eta abuztuaren 23ra bitartean izan ziren aleman nazien eta sobietarren arteko borrokaldi armatuak. Errusiako Kursk eskualdean izan zen, eta Zitadela Operazioa izenez ere deitu izan diote.

Alemaniak Ekialdeko Frontea hartzeko azkenengo ahalegin handia egin zuen Kurskeko guduan, uztailaren 5etik 16ra erasoak joaz: Wehrmacht armadak bere baliabide garrantzitsuenak erabili zituen. Besteak beste: 780.900 lagun, 2.928 tanke, 9.966 kanoi eta mortero, eta Luftwafferen 2.110 hegazkin.

Sobietar Batasuneko Armada Gorriak kontraerasoa jo zuen uztailaren 12tik abuztuaren 23ra bitartean, eta udan alemanei irabazitako lehenengo gudua izan zen: alemanen Blitzkrieg taktikak aurkaria garaitu baino lehen porrot egin zuen, besteak beste sobietarrek estrategia aurreratuak erabili zituztelako. Gainera, Kursken sobietarrek ere defentsa- eta eraso-baliabide garrantzitsuak zituzten, hala nola 5.000 km trintxera zortzi lerrotan banatuta; 1.910.361 lagun, 5.128 tanke, 25.013 artilleria-pieza eta 2.792 hegazkin.

Amaieran, alde bietan galdu zituzten lagun eta baliabide asko: 203.000 lagun alemanek eta 863.303 sobietarrek; baina alemanek ezin izan zituzten galdutakoak hain erraz ordezkatu. Beraz, Kurskeko Guduaren ostean sobietarrek aurreratzen jarraitu zuten, Berlin hartu arte.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kurskeko gudua