Kurt Alder
Wikipedia(e)tik
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Kimika | |
| Jaio | 1902ko uztailaren 10a | |
| Hil | 1958ko ekainaren 20a | |
| Lanak | Diels-Alder erreakzioa | |
Kurt Alder (Königshütte, Prusia, gaur egun Polonia, 1902ko uztailaren 10a - Kolonia, Alemaniako Errepublika Federala, 1958ko ekainaren 20a) alemaniar kimikaria izan zen.
Ikasketak Kieleko Unibertsitatean egin zituen. Otto Dielsen ikaslea eta, geroago, lankidea izan zen. 1926an doktoregoa lortu zuen[1]. 1934tik 1936ra, unibertsitate horretako irakaslea izan zen. 1936tik 1940ra, IG Farbenentzat lan egin zuen. 1940tik 1958ra, Koloniako Unibertsitateko irakasle eta administrari izan zen. 1950eko Kimikako Nobel saria jaso zuen, Otto Dielsekin erdibana, Diels-Alder erreakzioa edo sintesi dienikoa izeneko metodoa garatzeagatik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ Kurt Alder Nobelprice.org
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Biografia Nobel Sarien webgunean