Kurt Cobain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kurt Cobain
Kurt Cobain
Kurt Cobain musikaria Nirvana taldearekin batera 1992an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Kurt Donald Cobain
Jaio 1967ko otsailaren 20a
Ameriketako Estatu Batuak Aberdeen, Washington
(Estatu Batuak)
Hil 1994ko apirilaren 5a
Ameriketako Estatu Batuak Seattle, Washington
(Estatu Batuak)

Kurt Donald Cobain (Aberdeen, Washington, AEB, 1967ko otsailaren 20a - Seattle, Washington, AEB, 1994ko apirilaren 5a) Nirvana grunge taldeko abeslaria, musikagilea eta gitarra-jotzailea izan zen. Haren atsekaberako, taldearen arrakastarekin batera, Cobain nazioarteko musika-izar bilakatu zen. Izan ere, Nahi nuen azkena ospetsu bihurtzea zela esan zuen.

Kurt Cobainek eta Nirvanak 1990eko hamarkadako rocka eraberritzen lagundu zuten. "Smells Like Teen Spirit" kantaren agerraldiak (1991) 1980ko hamarkadako genero nagusietatik (glam metal, arena rock eta dance-pop) aldendu zuen rock musika. Hortik aurrera, alternative rocka eta grungea 1990eko hamarkadako estilo garrantzitsuenak bilakatu ziren.

1994ko apirilaren 8an hilda aurkitu zuten Seattleko bere etxean, buruan tiro bat emanez bere buruaz beste egin zuelarik. Hurrengo urteetan, bere buru-hilketaren arrazoien inguruko eztabaida piztu zen.

Rolling Stone aldizkariaren arabera, Kurt Cobain inoiz izan diren 100 gitarra-jotzaile onenen zerrendan 12. postuan aurkitzen zen 2003an eta 45.ean 100 abeslari onenen zerrendan.

Hauek dira Cobainen abestirik ezagunenetakoak: Smells Like Teen Spirit, Drain You, Come as You Are, Lithium, In Bloom, Heart-Shaped Box, All Apologies, Aneurysm, Pennyroyal Tea, About a Girl, Rape Me, Breed, Sliver, Dumb, You Know You're Right, Stay Away, Sappy, Something in the Way edo Polly.

Biografia

Hasierako urteak

Kurt Aberdeenen jaio zen 1967ko otsailaren 20an, familia kristau batean (Lithium abestian islatzen da etapa hau).

Bere aita Donal Lenald Cobain zen eta ama, berriz, Wendy Elizabeth Frandenburg. Arreba gazteago bat ere bazuen, Kimberly, 1970ean jaioa.

Oso goiz hasi zen musikarenganako zuen interesa agertzen eta, bere izeba batek dioenez, The Beatlesen hainbat kanta abesten zituen eta Ramones taldearen jarraitzalea ere bazen.

Mutikoaren bizitza erabat aldatu zen, berak 7 urte zituenean, gurasoak banatu zirenean. 1993an egin zioten elkarrizketa batean zera esan zuen:

  • Goibel sentitu nintzela gogoratzen dut, triste nire gurasoengatik. Lotsatu egiten nintzen nire eskolako kideen aurrean, nik haiek zuten bezalako familia klasikoa eta arrunta nahi bainuen niretzako: aita, ama... Ziurtasuna nahi nuen. Gorroto nien gurasoei arrazoi horregatik!

Hasieran amarekin geratu bazen ere, urtebete geroago aitarengana joan zen bizitzera, Montesanora.

Eskolako garaian, kirolak ez zion arretarik piztu. Gurasoen presioak borrokalarien ekipoan parte hartzera eraman zuten, baina nahiago zituen arteko klaseak. Klasean, marrazten egon ohi zen, giza anatomiaren xehetasunak edo Michael Jacksonen karikaturaren bat eginez.

Ezkontza

Courtney Love, Kurt Cobainen emaztea

1990ean ikusi zuen Courtney Lovek Kurt eszenatoki baten gainean lehen aldiz. Everett True kazetariaren hitzetan, aurkezpen ofiziala 1991ko maiatzean izan zen Los Angelesen. Beste biografia batzuk 1989an bateratzen dituzte Portlanden, baina 1992an Sassyri eskainitako elkarrizketa batean, bikoteak Los Angeleseko data aipatu zuen, L7 eta Butthole Surfersen emanaldi batean.

1992ko otsailaren 24an ezkondu ziren Waikikiko hondartzan, Hawaiin, eta abuztuaren 18an jaio zen izan zuten alaba bakarra, Frances Bean Cobain.

Love ez zen gustukoa Nirvanaren jarraitzaileen artean eta hauek Cobain erabiltzen zuela uste zuten, bere ospearen mesede. Cobain eta Lennon konparatzen zituzten kritikoek Love eta Yoko Ono ere alderatu zituzten. Ebidentziarik ez badago ere, Courtneyren banda zen Holeren Live Through This arrakastatsuaren gehiengoa Cobainek idatzitakoa zen zurrumurruak zabaldu ziren.

1992an, Courtneyk, haurdun zegoela ezjakinean, heroina hartu zuela argitaratu zuen Vanity Fair aldizkariak eta zipriztin ilunak erantsi zitzaizkion amaren irudiari. Cobain-Love bikoteak medioen arreta pizten zuen lehen ere, baina orain Frances adikzioan jaioa zen jakin nahi zuten, eta akenean, ikerketa batean bukatu zuten: guraso izateko gaitasunik ba ote zuten? Ondoriorik gabe itxi zuten ikerketa eta bikoteak Vanity Fair aldizkariak hitzak testuinguruz kanpo hartu zituela esan zuen.

Adikzioa

Bizitza osoan zehar, Kurtek ezin handiei egin behar izan zien aurre: depresioa, bronkitis kronikoa, inoiz argitu ez zioten tripako min izugarriak... Urteetan egon zen hauen arrazoiaren bila eta alferrik; agian, txikitan izandako eskoiosia, edo estresa... Bakearen bila, Kurt heroinaren munduan murgiltzen joan zen.

Kurt 1990.eko amaieran inguratu zen drogetara lehenengoz; hiperraktiboa, sedanteak txikitatik erabiltzen zituen eta, kasualki hartzen hasi zen droga, adikzio izan zen berehala. 1991 amaieran, Nevermind promozionatzen ari zirenean, bandarentzako lastre bat izan zen hori eta argazki saioetan zorabioak hartzen zuen.

Heroinarenganako adikzioa hazten joan zitzaion eta, 1992aren hasieran, Courtney haurdun geratu zenean, errehabilitazioan hastea erabaki zuen. Utzi eta Nirvanarekin Japonia eta Australiara bira egitera joan zen; zurbil eta itxura txarrekoa agertu zen eta abstinentzia sindromea nabarmendu zitzaion. AEBetara iristean, adiktoa zen berriro.

1993ko maiatzean, New York hiriko New Music Seminaren eman behar zuten emanaldi baten aurretik, heroina sobredosiak hartu zuen. Anbulantzia bati deitu ordez, Courtneyk naloxona eman zion (ilegalki lortua) konortea berreskuratzeko eta, ordu batzuk geroago, Nirvanaren kontzertu borobilenetako bat eskaini zuten. Ikusleek ez zuten aurreko larritasuna atzeman.

Azken asteak eta heriotza

1994ko martxoaren 1ean Terminal Einzen (Munich, Alemania) emandako kontzertuaren ondoren, bronkitis eta laringitis larria diagnostikatu zioten Cobaini. Hurrengo egunean, Erroman zen sendatzeko ahaleginak egiten eta Courtney ere hantxe zegoen.

Biharamonean jaiki zenean, Lovek sobredosiak harrapatu zuela senarra ikusi zuen, champaña eta flunitrazepam nahasketa, alegia. Berehala eraman zuten ospitalera eta bertan igaro zuen egun osoa konorterik gabe. Bost egun ingresatuta egon ondoren, irten eta Seattleera itzuli zen. Gerora, Courtneyk Kurten lehenengo bere buruaz beste egiteko saiakera izan zela esango zuen.

Urte bereko martxoaren 18an, Courtneyk poliziari deitu zion bere senarrak bere buruaz beste egin nahi zuela esateko, eta gela barruan itxi zela arma batekin. Berehala etorri zitzaien polizia etxera eta hainbat arma eta pilula pila konfiskatu zizkioten Kurti, honek ez zuela bere buruaz beste egin nahi esaten bazuen ere, emazteaz babestu baizik. Courtneyri galdetutakoan, honek dena ukatu zuen, ez zuen Kurt arma batekin ikusi eta hark ez zuen bere buruaz beste egin nahi zuela adierazi.

Martxoaren 25ean, Lovek Cobainen droga erabilerari buruz hitz egiteko bilera bat antolatu zuen. Joan ziren 10 pertsonaren artean, Cobainen gertuko musikariak, diskografikako exekutiboak eta Kurten bi lagun minenak, Earth taldeko Dylan Carlson eta REM taldeko Michael Stipe, aurkitzen zien. Danny Goldbergek, Nirvanako ordezkari ohiak, Cobain "erabat eszeptiko" deskribatu zuen eta ez zuen hain autosuntsitzailea zenik aitortu nahi izan, baina, egunaren amaierarako, desintoxikazio programa batean sartzeko prest agertu zen.

Martxoaren 30ean, Cobain Los Angeleseko (Kalifornia) Exodus errekuperazio zentrura iritsi zen. Apirilaren 1eko arratsaldean, zaintzaleak bere alaba, Frances Bean Cobain, aita bisitatzera eraman zuen, ordubetez berarekin egon zelarik. Gau hartan bertan, Kurt eraikinetik zigarro bat eskuan irten zen eta, sei oin altuerako burdin-hesia igo ondoren, ihes egin zuen. Taxi bat hartu aireporturantz eta Seattlera iritsi zen. Hurrengo goizean, etxera joan zen eta Michael Cali DeWittekin hitz egin zuen, gertu bizi baitzen. Ondorengo egunetan, Seattlen zehar ibili zen, baina inguruko familiar eta lagunek ez zioten arretarik jarri.

Apirilaren 3an, Lovek Tom Grant ikertzaile pribatua kontratatu zuen Cobain bila zezan. Hurrengo egunean, Courtneyk Cobainen izena eman zuen pertsona desagertuen zerrendan; Kurten amaren izena erabili zuen berari ezer esan gabe eta, gainera, bere buruaz beste egin nahi zuela eta arma baten jabetza zuela ere gehitu zituen.

Apirilaren 5ean Kurt Cobain hil egin zen.

1994ko apirilaren 8an, Cobainen gorpua bere garaje gaineko gela batean aurkitu zuen Veca Electriceko langilea zen Gary Smithek. Smith goiz hartan iritsi zen Cobainen etxera segurtasun sistema elektriko bat instalatzeko asmoz eta hor aurkitu zuen gorpua, hasieran maniki bat zela pentsatuz. Cobainen belarritik zerion odola ikusi arte lo zegoela pentsatu zuen, ez baitzegoen beste trauma arrastorik. Bere buruaz beste egin zuela frogatzen zuen oharra ere aurkitu zuen loreontzi txiki batean:

  • Erretzea pixkanaka itzaltzea baino hobea da.

Cobainek Dylan Carlsonen laguntzaz lortu zuen eskopeta gorpuaren ondoan aurkitzen zen. Autopsiaren emaitzen arabera, heriotza berak bere buruan sarturiko balak eragindako zauriek eragindakoa izan zen. Apirilaren 5a izan daiteke hil zeneko data.

Aipatutako ohar hartaz gain, -Tom Grantek Courtneyk berak osatu zuela dio, bukaerako esaldiak erantsiz- ba zen beste bat, Lovek ez ziona inori erakutsi eta segituan erre zuena.

Kurten gorpua erre egin zuten eta bere errautsen herena New Yorkeko Ithaca tenplu budistan zabaldu; beste herena Frances Bean alabak bota zuen Wishkah ibaian eta azken zatia Courtney Lovek hartu zuen.

Cobain Club 27ko kide da, 27 urterekin hil diren musikarien kluba, alegia; superstizioa jarraituz, Brian Jones, Jimi Hendrix, Janis Joplin eta Jim Morrisonek bezala, berak ere bazuen pizgailu txuri bat.

Urteak pasatu dira eta berak hil zuen bere burua edo beste norbaitek ez da argitu, ez baitzegoen aztarnarik eskopetan, ezta luman edo oharrean. Egiaztatu zena Kurtek bere gorputzean hiltzeko behar zen heroinaren hirukoitza zeramala da eta, horrela, ezin izango zuela besoa altxatu ere egin.

Obra

Aurrekariak eta jasandako eraginak

Kurt rock alternatiboan murgiltzen ziren lehen artisten jarraitzaile sutsua izan zen eta haiek eragina izango zuten bere musikan. Eskainitako elkarrizketetan The Vaselines, The Melvins, Daniel Johnston, Meat Puppets, Young Marble Giants, King Crimson, Wipers edo The Raincoats aipatu zituen eta lortu zuen diskografikek hainbat album berreditatzea: The Raincoatsen Geffen edo The Vaselinesen Sub Pop.

Cobainek aitatu zuen, era berean, Pixies eta Smells Like Teen Spiritekin zuen antza azpimarratu zuen.

Kurt saiatu zen gustuko zituen musikariak bere lanean txertatzen. 1993an, bigarren gitarra bat behar zuela erabaki zuen eta The Germs bandako Pat Smearrekin elkartu zen.

Sonic Youthek Nirvanari lagundu zion arrakasta lortzen, eta Nirvana saiatu zen beste artista indie batzuk ere igoarazten. Horietako bat izan zen The Jesus Lizard.

The Beatles izan zen Cobainentzako eragin nagusienetako bat eta John Lennon miresten zuen bereziki. Punk zertzekadak ere iritsi zitzaizkion eta Black Flag edo Sex Pistols ez zituen alboan utzi.

Eragin indie garbia bada ere, Nirvanaren hasieran 70eko hard rock bandak ere suma daitezke: Led Zeppelin, Queen, Black Sabbath edo Kiss. Garai hartan, taldeak banda horien bertsioak jo ohi zituen eta Led Zeppelinen Immigrant Song, Dazed and Confused edo Heartbreaker edo Kissen Do You Love Me? landu zituzten.

Beste bertsio batzuk ere egin zituzten: Leadbellyk abestutako Where Did You Sleep Last Night, David Bowieren The Man Who Sold The World...

Nirvana

Lehen gitarra 14 urterekin etorri zitzaion eta izebaren eskuetatik jaso zuen. Aberdeengo Rosevear Musika Zentroan lortu zuen, bizikleta baten ordez instrumentua aukeratu zuenean.

Une horretatik aurrera, Kurten helburua banda bat sortzea izango zen eta AC/DC edo Led Zeppelinen abestiak jotzen zituzten, baina bigarren hezkuntzan zebilenean, ez zitzaion batere erraza egin, bere kideek ez baitzuten musikarako gaitasun berezirik. Geroxeago aurkitu zuen Krist Novoselic, Young kaleko zubiaren beste aldean bizi zen punk-rock zalea. Novoselicen ama edergintza areto baten jabea zen -Maria's Hair Design- eta zenbaitetan haren bigarren solairua erabiliko zuten praktikatzeko. Urte batzuk pasa eta gero, Kurtek berarekin banda bat osatzeko proposamena luzatu zion Novoseliciri eta bere lehenengo bandatako bat zen Fecal Matterren etxeko grabazio bat utzi zion: Illiteracy Will Prevail. Azkenean, Novoselic Cobainengana etorri zen eta Nirvanaren oinarriak ezarri zituzten.

Lehenengo urteetan, bateriajolez maiz aldatu behar izan zuten, Chad Channing taldera elkartu zen arte. Honekin, Bleach grabatu zuten, 1989an Sub Pop Recordsek argitaratua. Hala ere, Cobain ez zegoen Channingen estiloarekin gustura eta Dave Grohlek hartu zuen haren ordea. Grohlekin lortu zuen taldeak arrakastara eramango zuen albuma grabatzea, Nevermind (1991) eta, 1993an, berriz, In Utero diska atera zen.

Nirvanaren arrakasta ez zen batere erraza izan Kurtentzako. Medioen jazarpena nozitu zuen eta taldearen fans ero haiek gorroto zituen.

Lan garrantzitsuenak

Nirvanak eskainitako azken kontzertuko abesti zerrenda

Cobainen abestirik ezagunena Smells Like Teen Spirit da, grunge estiloaren himnoa. Abesti honen atzean badago istorioa: Kurten laguna zen Kathleen Hannak zera idatzi zuen bere logelako horman:

  • Kurt smells like Teen Spirit -Kurt-ek Teen Spiriten usaina du-. Tobi Vail zen Kurten neskalaguna une hortan eta hark erabiltzen zuen Teen Spirit desodorantea. Cobainek ez zuen txistea ulertu eta esanahi berezia zuela interpretatu zuen.

1994an, Kurt hil eta gero, MTVk kontzertu akustiko bat emititu zuen telebistan eta MTV Unplugged in New York albuma kaleratuko zen, grammyaren irabazle izango dena.

Bi urte geroago, From the Muddy Banks of the Wishkah izeneko albuma irtengo da, zuzeneko abestiz osatua.

2002an, Love eta Nirvanako kide ohien artean izandako eztabaida luzeren ondoren, Nirvanaren album berria azaldu zen, 1994an grabatutako Nirvanaren azken abestia zen You Know You're Right ere tartekatuz.

2004an, With The Lights Out agertu zen, editatu gabeko bandaren beste material batzurekin. Rolling Stonek inoiz izan den box set salduena dela esan zuen. Hurrengo urtean, berriro atera zuten beste box set bat, Sliver: The Best Of The Box, aurrekoaren zatiak eta 3 abesti berrien bertsio editatu gabeak txertatuz: bat Spank Thru zen, Kurt eta Kristen arabera, Nirvanaren lehen lana eta Feccal Matterren demotik sortu zena; horrekin erakarri zuen Kurtek Krist bandara.

Azken oharra

Fitxategi:Kurt'sNote.jpg
Kurt Cobainek idatzitako eskutitza

Transkripzioa hurrengoa da: To Boddah pronounced Speaking from the tongue of an experienced simpleton who obviously would rather be an emasculated, infantile complainee. This note should be pretty easy to understand. All the warnings from the punk rock 101 courses over the years. Since my first introduction to the, shall we say, ethics involved with independence and the embracement of your community has proven to be very true. I haven't felt the exitement of listening to as well as creating music along with reading and writing for too many years now. I feel guilty beyond words about these things. For example when we're backstage and the lights go out and the manic roar of the crowd begins it doesn't affect the way in which it did for Freddy Mercury who seemed to love and relish in the love and adoration from the crowd. Which is something I totally admire and envy. The fact is I can't fool you. Any one of you. It simply isn't fair to you or me. The worst crime I can think of would be to rip people off by faking it and pretending as if I'm having 100 % fun. Sometimes I feel as if I should have a punch in time clock before I walk out on stage. I've tried everything within my power to appreciate it, and I do. God, believe me I do but it's not enough. I appreciate the fact that I and we have affected and entertained a lot of people. I must be one of one of those narcissists who only appreciate things when they're gone. I'm too sensitive. I need to be slightly numb in order to regain the enthusiasm I once had as a child. On our last three tours I've had a much better appreciation for all the people I've known personally and as fans of our music, but I still can't get over the frustration, the guilt and empathy I have for everyone. There's good in all of us and I think I simply love people too much. So much that it makes me feel too fucking sad. The sad little, sensitive, unappreciative, pisces Jesus man! Why don't you just enjoy it? I don't know. I have a goddess of a wife who sweats ambition and empathy and a daughter who reminds me too much of what I used to be. Full of love and joy kissing every person she meets because everyone is good and will do her no harm. And that terrifies me to the point to where I can barely function. I can't stand the thought of Frances becoming the miserable self-destructive, death rocker that I've become. I have it good, very good, and I'm grateful, but since the age of seven I've become hateful towards all humans in general. Only because it seems so easy for people to get along, and have empathy. Empathy! Only because I love and feel for people too much I guess. Thank you all from the pit of my burning nauseous stomach for your letters and concern during the past years. I'm too much of an erratic, moody baby! I don't have the passion anymore and so remember, its better to burn out than to fade away. peace, love, empathy. Kurt Cobain Frances and Courtney, I'll be at your later. Please keep going Courtney For Frances For her life which will be so much happier without me. I Love you. I love you!

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Cobain