Kurt Koffka
Wikipedia(e)tik
Alemaniar psikologoa (Berlin, 1896 - Northampton, 1941). Irakaslea izan zen Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan. Wertheimerrekin eta Köhlerrekin batera Gestalt psikologia sortu zuen; teoria hori landu eta ezagutarazi zuen, batez ere Estatu Batuetan. Mugimendua ikusmenaren bidez antzemateko arazoak aztertu zituen. Lan nagusiak: The Grouth of the Mind (1924, Adimenaren garapena), Principles of gestalt psychology (1935, Gestalt psikologiaren hatsapenak)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.