Kurt Weill

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kurt Weil.

Kurt Weill (Dessau-Roßlau, Alemania, 1900 - New York, AEB, 1950) Estatu Batuetako musikagilea izan zen, Alemanian jaioa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humperdinckekin eta Busonirekin egin zituen ikasketak. Jaioterrian orkestra-zuzendari izan ondoren, Berlinera joan zen, eta musikagintzan soilik aritzea erabaki zuen. Opera-eskola berria sortu zuen Alemanian, baina, naziek aginpidea hartu zutenean, Estatu Batuetara ihes egin behar izan zuen. Bertolt Brechtekin lan egin zuen opera askotan.

Operak: Der Protagonist (1925); Die Dreigroschenoper (1927, Hiru penikeko opera); Aufsteig und Fall der Stadt Mahagonny (1929, Mahagonny hiriaren arrakasta eta hondamena); Der Jasager (1930, Morroia); Johnny Johnson (1936); Lady in the Dark (1940, Ilunpeko andrea); eta Lost in the Stars (1949, Izarretan galduta).

Operez gainera balletak, orkestrarako eta ganberako musika eta kantuak idatzi zituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Weill Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]