Kutx ala pil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kurutx ala pil» orritik birbideratua)
Kutx ala pil jokoan, txanpona botatzen.

Kutx ala pil (Ipar.)[1] txanpon bat airera botaz eta lurrera erori edo eskuaz hartutakoan erakusten duen aldea asmatzean datzan joko bat da. Izena txanponaren bi aldeen izenetatik dator (kutx eta pil). Jokoa zozketak egiteko erabiltzen da maiz, bereziki hainbat kiroletan, txanponaren aldea asmatzen duenak bere eremua erabakiz besteak beste. Probabilitate kalkuluan, problema askoren abiapuntua da, hala nola emaitzen segida luze batean txanpona orekatua den erabakitzeko eta kutx eta pilen segida jakin bat noiz agertuko den aztertzeko.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak onetsitako hitzez gain, hiztegi batzuek euskaraz beste formak proposatzen dituzte: aurpegia ala gurutzea eta leon-kastillo.[2]

Teila edo harri bat botaz egiten denean busti ala lehorka edo ogi ala ardo esaten zaio. Txapela erabiltzen denean, aldiz, txapel-zuloka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kutx+ala+pil». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-5-21.)
  2. Elhuyar Hiztegia. cara o cruz. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.